Urtarrilaren 20ean, 2020ko Bridge to Masschallenge, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek bultzaturiko nazioarteko azelerazio programaren deialdia irekitzen da. Ekimen honi esker, Gipuzkoako 5 startupek MassChallengek Bostonen duen egoitzan proiektuak bizkortzeko tailer trinko batean parte hartu ahal izango dute martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitarteko astean, gastu guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta.
Zure enpresa sortu berria eta inpaktu handikoa bada eta munduko startup-bizkortzaile handiena den lekuan paregabeko esperientzia bizi nahi baduzu, zeure hautagaitza 23:59h-etarako otsailaren 3a baino lehen bidal dezakezu.
Azken 10 urteetan eratutako startupak bilatzen ari da, 2.000.000 € baino gutxiago fakturatzen dutenak, 1.000.000 € baino gutxiagoko kanpo-inbertsioarekin, proiektu berritzaile eskalagarri bat dutenak, garapen propioarekin eta teknologikoki jada baliozkotutako soluzio bat dutenak.
Informazioa eta harremanetan jartzeko: Amaia Fernández de las Heras-ekin (688880978)