26. edizioa Toribio Echevarria Sarien aurkezpena

TORIBIO ECHEVARRIA SARIEN 26. EDIZIOAN SARI BERRIAK IZANEN DIRA BERE BALIOA HANDITUZ

“Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sariak” enpresa berriei ematen dieten babes eta aholkularitza zerbitzua etengabe ari da hazten

Toribio Echevarria Sariek 26 urte betetzen dituzte aurten, arlo teknologikoaren alde apustua egiten duten enpresei babesa eta aholkularitza zerbitzuak urtez-urte sendotzen eta aberasten.
Eibarko alkateak, Miguel del Toyosek, eta Bic Gipuzkoako zuzendariak, Marisa Arriola, sari hauen 26. Edizio aurkeztu dute, hainbat berri jakinaraziz. Besteak beste, aurten Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak, ere, sariak emango dituzte “Enpresa Asmoak” mailan, irabazleei hainbat zerbitzu eta espezializazio handiko aholkularitza eskaintzen. Kualifikazio altuko lan postu ugari sortu dituzte orain arte Toribio Echevarria sarietan irabazle izan diren proiektuak eta bide honetatik sendo jarraitzea da helburua. Baina, ba dago ere azpimarratu behar den beste berritasun bat, Tekniker enpresaren bultzatzaile izan zen Iñaki Goenagaren omenaldi gisa aurkezten dena. Aurten Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitormena, Goenagaren izenarekin bataiatu da.
Ohorezko sari honen xedea Berrikuntza Teknologikoaren alde eginiko beren apustu jarraitu eta sendoari esker gure gizarteko aberastasuna eta enplegua sustatu nahi eta beren inguruko eraldatze sozioekonomikoari ekarpen garrantzitsua egin dioten Enpresa eta Ekintzaileak ondratzea litzateke, Eibarreko ETE ekimenak edo proiektuei atentzio berria eskainiz.

Prentsa-ohar osoa ikustea

BIC Gipuzkoa markaren barruan batu dira BIC Berrilan eta CEi Saiolan zentroek ekintzailetza bultzatzeko egiten dituzten ekintza osagarriak
Barne-ekintzailetzako barnetegia. Elkar ezagutuko dugu?