Ekimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz baino % 37 gehiago– aztertu ondoren hautatu dituzte parte-hartzaileak.
Hautatutako startupen artean Euskadiko 15, beste autonomia-erkidego batzuetako 7 eta nazioarteko 9 daude
Aurten, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Ikuspen Artifiziala eta Big Data teknologiak gailentzen dira hautatutako proiektuetan, soluzioen % 62 izanik.
BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 31 enpresa emergente hautatu ditu urtarrilaren 25ean hasiko den bizkortze-programaren bosgarren edizioan 4.0 industriako 40 proiektu garatzeko. Zenbaki horiek egiaztatzen dute, bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz ditugun oztopoak oztopo, teknologia eta berrikuntza lehentasuna direla industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreko enpresa nagusientzat, BIND 4.0ko startupen aldeko apustua egiten jarraitzen baitute euren lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza eta talentua eskuratzeko modurik onena dela pentsatuta.
Azken edizio honetarako jasotako 750 hautagaitzak –iaz baino % 37 gehiago– aztertu ondoren, BIND 4.0ko 57 trakzio-enpresek industriaren zenbait aplikazio-arlotako proiektu berritzaile estrategikoenak hautatu dituzte. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu hau SPRI Taldearen eta ekintzailetzaren euskal ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bidez kudeatzen da, eta 4.0 Industriaren berrikuntza irekiaren eta bizkortzearen erreferente bihurtu da mundu osoan, egoitza Euskadin duten industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreko enpresa nagusien inplikazioari esker….
Informazio gehiago: SPRI