Kudeaketa aurreratuaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko INNOBIDEAK-Kudeabide Programa.
Programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz.
Programa fase hauetan egituratzen da:
1. fasea. Hasierako kontrastea, zeinaren helburua baita enpresaren kudeaketaren inguruko diagnostiko zehatza egitea, lehiakortasun-hobekuntzari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua tresna bezala erabilita.
2. fasea. Ekintza plana, non hasierako kontraste-txostenaren gomendioetatik abiatuta edo ta Kudeaketa Diagnostikoan, enpresak ekintza-plan bat landu beharko baitu, eredu normalizatuaren arabera.
2 A fasea. Kudeaketa aurreratuko proiektuak. Fase honen helburua da proiektu pilotuak egitea kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren. Proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.
2B fasea. Kudeaketa aurreratuko finkatze proiektuak. Fase honen helburua da lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat egitea, hasierako kontrastean edo ta Kudeaketa Diagnostikoan identifikatutako kudeaketa aurreratuko praktika bat finkatuz.