Barne-ekintzailetzako barnetegia. Elkar ezagutuko dugu?

Datorren apirilaren 13an, asteazkena, abian jarriko dugu 2016. urteko Barne-ekintzailetzako Barnetegi programa. Bere helburua da kolaboratzeko eta erronkak partekatzeko gaitasunetan trebakuntza eskaintzea, horretarako esperientzia praktikoa eta formaizoa eskainita.

Kolaborazioa kultura korporatiboen ikasgai garrantitsua da eta gainera, lehiatzeko aukera asko ematen ditu, besteak beste, talentua eta soluziobideak erakartzeko iturria delako, ekosistema berritzaileari etekinik handiena ateratzeaz gain.

Gaitasun horiek indartzeko, bada, Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren bitartez prestakuntza-programa berritzailea diseinatu da, hilaren 13an abiatuko dena Bilboko
– See more at: http://www.spri.eus/blog/barne-ekintzailetzako-barnetegia-elkar-ezagutuko-dugu#sthash.G5TLZRfE.dpuf Yimby aretoan.
egingo den lehen saioarekin. Ekimena kolaborazio-bide berriak urratu nahi dituzten merkatu enpresa eta startup direlakoei zabalik dago. Parte hartzaileen hautaketa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa BIC zentroek egingo dute..

Barnetegi programak hiru une edo fase ditu. Lehendabizikoa aurkezpen-fasea da eta beraz, parte hartzaileek hurbiltze-erronda bana izango dute bere erronka zein gaitasunak ezagutzera emateko; horretarako, metodologia komuna erabiliko dute, programa osoan zehar gidari izango dituzten bi adituek tutorizatuta. Izan ere, Mathieu Carenzo eta Mario López de Ávila eskarmentu handiko profesionalak dira arlo honetan, eta Barnetegi programaren une guztietan laguntzaile izango dira, beharrizan operatibo zein prestakuntzazkoei aurre egiten laguntzeko.

Bigarren fasean, enpresek zehaztasun handiagoz inguratuko zaizkie aukeratutako startup direlakoei, beren eskaintza eta gaitasunak ezagutzeko eta beren enpresa-erronkei buruzko kolaborazio-irizpide zorrotzagoak ezartzeko. Eta azkenik, programaren azken fasean, enpresa eta startup-ek beren ikaspenak eta erronkak partekatu egingo dituzte.
Programak dituen hiru etapetan zehar, ekimenak formakuntza ere eskainiko du, besteak beste, enpresen arteko kolaborazioa egikaritzeko, kooperatzeko eta inbertsiorako formulei buruz, eta abar.
– See more at: http://www.spri.eus/blog/barne-ekintzailetzako-barnetegia-elkar-ezagutuko-dugu#sthash.G5TLZRfE.dpuf

26. edizioa Toribio Echevarria Sarien aurkezpena
Gipuzkoako teknologia, desgaitasuna duten pertsonen komunikazioaren mesedetan