- Datorren uztailaren 22ra arte aurkez daitezke kirol digitalaren, osasunaren, nutrizioaren eta ongizatearen, kirol-eremu adimendunen, kudeaketaren eta material berrien arloetan konponbideak ematen dituzten proiektuak.
- Sportek Hub ekimena sustatzen duten erakundeak arduratuko dira lehenengo edizio honetako enpresa-proposamenik onenak aukeratzeaz.
Sportek Hub kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologia guneak Sportek Hub 2022 deialdia, lehenengoa, jarri du abian. Deialdia zabalik egongo da ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean, jarduera fisikoaren eta kirolaren industrian proiektu berritzaileak dituzten Gipuzkoako ekintzaileei eta startupei zuzenduta. Lehenengo edizio honetarako, Sportek Hub ekimenak jarraian adierazten diren arloetan aplikatu daitezkeen proiektu teknologikoak aukeratuko ditu. Arloak dira kirol digitala, jarduera fisikoa, osasuna, nutrizioa eta ongizatea, kirol-espazio adimendunak, kudeaketa eta material berriak.
Sportek Hub Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapenaren/Ekintzailetzaren arloetatik), Eibarko Udalak, Donostiako Udalak, Real Sociedad Fundazioak eta SD Eibar Fundazioak, BIC Gipuzkoa organo kudeatzailea dela, abian jarritako ekimena da, kirolaren industriari hazten laguntzeko eta industria horren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Sportek Hub ekimena sustatzen duten erakunde horiek arduratuko dira lehenengo edizio honetako enpresa-proposamenik onenak aukeratzeaz. Horrela, aukeratzen diren proposamenak Sportek Hub ekosistemaren parte izango dira, eta bertan proiektua bultzatzeaz eta agerian jartzeaz gainera eta kirol-berrikuntzako eragileekin eta industriarekin harremanetan jartzeaz gainera, honako abantailak izango dituzte:
- Negozio-plan estrategikoa egiteko eta merkaturatu eta garatzeko lehenengo finantzazio-txandetarako laguntza.
- Mentorizazio aditua eta lankidetza-aukerak ekosistemako eragileekin, Venture Client proposamenaren baitan.
- Balidaziorako eta MVP probetarako laborategiak.
- Coworking guneak eta inkubategi espezializatuak.
- Enpresa-kudeaketan formakuntza espezializatua.
Horretarako, 60.0000 eurora arteko finantzazioa izango da BIC Gipuzkoak kudeatutako ekintzailetza-programen bidez.
Nori zuzenduta dago?
Sportek Hub ekimena sektorearen beharrei/aukerei erantzuna eman ahal izateko produktu eta zerbitzu teknologikoak dituzten startupen eta proiektuen bila dabil.
Sportek Hub 2022 ekimenaren deialdia honako hauei zuzenduta dago:
- Startupei: heltze- edo merkaturatze-prozesuan daudenak eta jarduera fisikoaren eta kirolaren sektorera zuzendutako soluzio teknologikoak proposatzen dituztenak, edo beste sektore batzuetan egonda ere soluzioak sektore honetara migratzeko interesa dutenak.
- Ekintzaileei: kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrei erantzuteko gai den ideia disruptibo bat dutenak.
Startupek eta ekintzailetza-proiektuek uztailaren 22ra arte eman ahal izango dute izena www.sportekhub.eus webgunearen bidez.
Sportek Hub ekimenari buruz
Kirolaren industriako berrikuntza eta teknologia hub bat da, eta enpresak, antolakundeak, elkarteak, startupak, ekintzaileak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta sektoreko ikertzaileak elkarrekin harremanetan jartzen ditu industria garatzeko eta industriaren lehiakortasuna hobetzeko teknologia berritzaile berrien bitartez. Hub honek hainbat erakunde publiko eta pribaturen laguntza du, hala nola, SPRI Taldea, Gipuzkoako Foru Aldundia (Kirolaren eta Ekonomiaren Sustapena/Ekintzailetzaren departamentuen bidez), Eibarko Udala, Donostiako Udala, Real Sociedad Fundazioa, SD Eibar Fundazioa, Eusko Jaurlaritza eta BIC Gipuzkoa, organo kudeatzaile moduan. Sportek Hub ekimenak egin berri du 2022ko deialdia, lehenengoa, kirolaren industriarako proiektu berritzaileei eta startupei zuzenduta. Informazio gehiago www.sportekhub.eus webgunean.