BIND 4.0ren bosgarren edizioak 57 enpresa handiren lankidetza jaso du; startup hautatuekin batera, sektoreko proiektu berritzaileenak garatuko dituzte haiek.
73 herrialdekoak dira kandidaturak eta horietatik 589 nazioartekoak ‒% 37 gehiago joan den urtearen aldean‒, 59 Euskadikoak eta 100
Startupen % 60ek soluzio bat aurkeztu dute fabrikazio aurreratuaren eremuan aplikatzeko potentzialarekin.
Startupen % 30ek IoT, Adimen Artifizial eta Big Data-ko soluzioak aurkeztu dituzte BIND 4.0n sartzeko.
Hautatutako parte-hartzaileak 2021eko urtarrilean ezagutzera emango dira eta 57 enpresatara izango dute sarbidea, industria, osasun, energia eta elikagaien sektoreetan erreferentziazkoak.
Industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak, BIND 4.0k, bere bosgarren edizioaren deialdia itxi du eta 748 proiektu inskribatu dira guztira; hortaz, % 30 gehiago joan den urtearen aldean. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko/pribatu hau, SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatua, arrakasta handia izaten ari da, eta hori agerian da, gainera, startupen jatorria ikusita. Kandidaturak 73 herrialdetatik etorriak dira; horietatik 584 nazioartekoak –% 37 gehiago joan den urtearen aldean–, 59 Euskadikoak eta 100 Estatukoak. Enpresa traktoreek hautatutako proiektuak 2021eko urtarrilean ezagutzera emango dira.
BIND 4.0 berrikuntza irekiaren eta Industria 4.0ren azelerazioaren erreferente bilakatu da munduan, eta irmotu egin da bere bost edizioetan, Euskadin egoitza duten industria, energia, osasun eta elikagaien sektoreko enpresa nagusien inplikazioari esker. Besteak beste, Mercedes-Benz, Ferrovial, Siemens Gamesa, Quirónsalud, Coca-Cola European Partners eta Unilever enpresa garrantzitsuek bermatuta eta 2016an martxan jarri zenetik jaso izan diren 2.400etik gora kandidaturekin, azelerazio-programa honek indartu egiten du Euskadiren posizioa industria-berrikuntzaren ekosistema gisa, erreferentziazkoa nazioartean. Horregatik, startupek jarraitu egiten dute apustu egiten BIND 4.0ren alde, erreferentziazko bezeroen eskutik merkatuan izango duen sarbidea bizkortzeko modu gisa.
Iturria: www.spri.eus