Donostiako Teknologia Parke Zientifikoan jarraituko du
BIC Gipuzkoaren lana hazi egin da azken urteotan, eta aurreikusi da etorkizunean areago bultzatuko dela ekintzailetza-jarduera; ondorioz, Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa instalazio berrietara lekualdatu da. Egoitza berri horrek aukera berriak ematen ditu, eta modua ematen du enpresa-proiektu gehiagori harrera eta akonpainamendua egiteko. Era horretan, sendotu egin da lurraldean ekintzailetzaren alde egindako apustu estrategikoa, BICen bazkideak diren Eusko Jaurlaritza-Sprik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hauspotuta,
BIC Gipuzkoa lekualdatzeko arrazoia ekintzailetza-jarduera haztean sortutako beharrizanei aurre egitea izan da. Azken 3 urtean, BIC Gipuzkoak 200 ekintzailetza-proiektutarako eta 100 enpresa berri sortzeko laguntza eman du. Balantze horrek agerian uzten du lurraldeko ekonomia- eta enpresa-jardueraren etorkizunerako estrategikoak diren sektoretako startup berrien sorrerak dinamismo handia daramala.
Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari gerentearen iritziz, “kopuru horiek agerian uzten dute Gipuzkoako ekintzailetzaren ekosistemak kemena eta gaitasuna dituela proiektu berriak abiarazteko eta, hartara, lurralde horretako ekonomia- eta gizarte-eraldaketaren gidaritza hartzeko”. Eraldaketa horrek bilatzen du gure lehiakortasuna sendotzea, etorkizun hobea eraikitzen jarraitzeko eta Gipuzkoa aurrerabidearen gune bilakatzeko”.
Testuinguru horretan kokatu behar da BIC Gipuzkoa instalazio berrietara lekualdatzea, edukiera handiagokoak, enpresa-ekimen gehiago bertan biltzeko. Egoitza berria eraikineko hirugarren solairuan dago, eta eraikin horretan dago ere Ikusi, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan.
BICen egoitza berriak 4.000 m2-ko azalera baliagarria du, eta etorkizunean eraikinean bertan zabaltzeko aukerak ematen ditu. Zati handiena, 3.000m2, enpresa sortu berriak kokatzera bideratuko da. Gainerako 1.000 m2-ak BICek bultzatutako proiektu berriak inkubatzeko guneak, bilkura-gelak eta BIC Gipuzkoaren lantalde teknikoaren lan-guneak izango dira.