ANCES, Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Elkarte Nazionalak, 25. urteurrena ospatuko du.
ANCES sortu baino hamar urte lehenago, 1984an, Europako Batzordeak, Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Business and Innovation Center (BIC) delakoak abian jartzea erabaki zuen. Erakunde horien helburua eskualdeko garapen ekonomikorako tresnak izatea zen.
Helburua zen enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei berrikuntzak egiten laguntzea, haiek sortzen, hazten eta finkatzen laguntzeko zerbitzuak emanez, eta haiek garatzeko behar dituzten azpiegiturak haien eskura jarriz.
Funts publiko eta pribatuek lagunduta, lehen BICak sortzen hasi ziren Frantzian, Espainian, Italian, Grezian, Irlandan, Portugalen, Herbehereetan eta Erresuma Batuan, eta horiek ezagutza eta esperientziak partekatzeko sare bat sortzea erabaki zuten. Gaur egun European Business and Innovation Centre Network, EBNren barruan daude, 150 BIC ziurtagiri baino gehiago eta ETEei eta startupei laguntzeko 100 erakunde baino gehiago. Horien artean, ANCES osatzen duten 35 CEEI/BIC daude, horietako 4 Euskal Autonomia Erkidegoan: BIC Araba, BIC Bizkaia, BIC Bizkaia Ezkerraldea eta BIC Gipuzkoa.
Adierazle askok erakusten dute ANCESek 25 urte hauetan egindako lana. Alde batetik, enpresen sorreraren, enplegu-sorreraren edo BICetan sortutako startup-en biziraupenaren zifrak egongo lirateke (batez bestekoa baino askoz handiagoa). Bestetik, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko erakunde nagusiekin eta enpresa handiekin sinatutako lankidetza-akordioak. Ahaztu gabe, Ances Investement sarea, BioANCES proiektua, eibt marka edo Open Innovation Programme bezalako ekimenak martxan jartzea.