SPRI Taldeak eta sektoreko EAEko enpresak biltzen dituen Basque Health Cluster elkarteak aste honetan babesa ematen diete biozientziaren eta osasunari aplikatutako teknologiaren sektoreko zortzi euskal enpresari, MEDICA azokan. Mundu osoan medikuntzaren eta osasunaren industriak izaten dituen hitzordu garrantzitsuenetarikoa da azoka hori. EAEko ordezkariek batera hartu dute erakustoki bat, “Euskadi Basque Country” markaren pean.
Euskal ordezkaritza horretan parte hartzen dute, halaber, BIC Gipuzkoak eta BIC Bizkaiak –SPRI Taldea horren % 50aren jabe da–, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak –talde horretako kidea– eta BIC Arabak –SPRI horren % 51ren jabe da–.
Euskal enpresa hauek daude azokan: Gogoa Mobility Robots, Fesia Technology, Tecnalia Fundazioa, Reiner Medical, AB breathing Institute, Ceit-IK4, Mera, E-Processmed, Evolv.
Dusseldorfeko Nazioarteko Medikuntza Azokak aurten 120.000 bisitari inguru jasoko ditu, horietatik % 80 nazioartekoak, eta 5.100 erakustoki bilduko ditu. Mundu osoko azoka nagusia da gailu medikoen azpisektorean.
Basque Health Cluster irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, biozientzien eta osasunaren arloko EAEko enpresak eta erakundeak ordezkatzen dituena eta babesa ematen diena. Euskadin sektoreari garatzen, hazten eta nazioarteratzen laguntzea du xede.