Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak atsegin handiz aurkezten dute UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK”. UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea du helburu.
Honako gai-multzo hauek landuko dira: Tranferentzia Teknologikoa – nazioartean erreferente diren ereduak ezagutuko eta eztabaidatuko ditugu – eta Berrikuntza Irekia – hainbat enpresa garrantzitsuren esperientziak azalduko ditugu.
Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa eta sortu diren Spin-Off teknologikoak. Jardunaldiak dirauen bitartean parte-hartzaileek Business matchmaking egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izen ematea