Zorionak Lukkap, MedicSen, Smowltech eta S-There startupi MassChallengeren munduko finalera heltzeagatik. Bostonen astebeteko bizkortze komertzialeko lantegia egin ondoren aukeraketa-batzorde batek erabaki du 4 euskal startupak azken errondan lehiatuko direla.
Mundu osoko ia 1000 startupekin batera lehiatuko dira. Beste sailkapen batek aukera emango die 130i 4 hilabeteko bizkortze-programa egiteko, MassChallengeren munduko sareko egoitzetako batean. Esperientzia honek aukera emango die euren enpresa-proiektua maila aurreratuago batean jartzeko eta merkatu globalarekin konektatzeko.
Etapa hau gainditu ondoren, finalista bakarra aukeratuko da, 100 000 $ irabaziko dituena.
Lukkap, MedicSen, Smowltech eta S-There MassChallenge-Biscayren laugarren edizioan egon diren hamabost startupetako lau dira.
Iturria: www.beaz.bizkaia.eus