AKTING enpresak irabazi du IXOGrupo-k Gipuzkoa Open Future ekimenaren bidez egindako erronka

Akting ETEak irabazi du Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao, Bistró Guggenheim Bilbao, Topa Sukalderia, Ni neu, eta Bodegón Alejandro jatetxeek osatzen duten sukaldaritza sektoreko IXO Grupo-k egindako erronka; erronka horren helburua da bezeroei esperientzia pertsonalizatu onena eskaintzea eta esperientzia horiek bereizgarriak eta paregabeak izatea. Erronka hori duela hilabete plazaratu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko sektore estrategikoak bultzatzeko asmoz sustatutako Gipuzkoa Open Future ekimenaren lehenengo erronka da.

Oharra
Biosasun arloko enpresen finantziazioaren inguruko jardunaldia
Gipuzkoako 11 startup BIND 4.0-ko hirugarren edizioan