SPRIk, FEIk eta ELKARGIk Aurrera, Start Up-ak finantzatzeko tresna berria, aurkeztu dute


• Jarduera ekintzaile bat gartzen duten eta enplegua sortzeko konpromisoa hartzen duten ETE sortu berriei epe luzeko maileguak emango zaizkie.

• Aktibo finkoko zein aktibo zirkulatzaileko elementutan inbertsioak finantzatu ahal izango dira.

• FEIk 5 milioi eurokorekin hornituko du funtsa eta maileguek ELKARGIren abala eduki beharko dute.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk eta ELKARGIko presidente Josu Sanchezek, gaur, hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren bitartez, Euskadiko pertsona ekintzaileek finantziazio-tresna berri bat edukiko dute. Tresna horrek Start Up-ei hazten eta garatzen laguntzeko helburua izango du.

Prentsa Oharra

IoT proiektu berritzaileak sarituko dituen lehiaketa
2018ko laguntzen katalogoa