BIC Gipuzkoak lagundutako sei enpresek Neotec laguntza programako onuradunak

BIC Gipuzkoak lagundutako sei enpresek Neotec laguntza programako onuradunak

Gipuzkoako ehun ekintzaileak interesa piztu du Neotec laguntzetako programaren azken deialdian, oinarri teknologikoa duten enpresen sorrera eta sendotzea hrlburu duena. BIC Gipuzkoak lagundutako sei proiektu hautatuak izan dira ekimen honen adjudikaziodunen artean, Garapen Teknologiko Insdustrialerako Zentroak (CDTI-ek) sustatua, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren barne.

Neotec programaren azken deialdiak 548 eskaeraizan ditu, haietako 45 Euskaditik. Diagnosi eta aukeraketa prozesua duela gutxi bukatu da 175.000 euroko laguntza ekonomiko maximoa jasoko duten 62 proiektuen proposamenen argitalpenarekin.  Ekimen horietako sei jatorri gipuzkoarra dute eta Maria Arriolaren ustez, BIC Gipuzkoako Kudeaketa Zuzendariaren ustez, “ekintzailetza jarduera bultzatzeko egiten ari garen lanari errekonozimentua da, gure industria ehunean jarduerak sortzeko ahalmena duten proiektu eta ideien bidez”.

Neotec programak jarduera ikertzailetik aurrera garatutako ezaguerak dituzten edo  teknologia-erabilera duten enpresa proiektu berriak finantzatzen ditu, zeinen negozio-estrategia teknologia-garapenean oinarritzen dena.

BIC Gipuzkoak sostengatutako sei enpresak eta laguntza programa honen onuradunak diren enpresak dira:

BIHURCRYSTAL

Lagin monokristalinoetako eta azpisistema osagarrietako garapen eta fabrikazio soluzio berriak huts eta ultra-huts egoeretako ikerketa zientifikoetarako.

DENEB MEDICAL

Ehunen hautatze-diskriminaziodun gidatutako laser kirurgia sistema baten garapena.

COUNTER CRAFT

Adimen Aurkako kanpainak egiten dituzten enpresa zein gobernuetarako plataforma eta segurtasun teknologia diseinua.

PROSPERO BIOSCIENCES

Masa-espektrometroetako tresna analitikoetarako detektagailu molekular baten garapen eta merkaturatzea.

SQADRONES

Balio diferentziala, aireko lanak, hegaldi teknika formakuntza eta dronetan espezializaturiko aholkularitza soluzioak eskeintzen dituen dronen diseinu eta fabrikazioa.

HWS CONCRETE TOWERS

Turbina eolikoetarako altzairu zatikirik gabeko hormigoi dorre eraikuntza metodologia berria.

Sei start-up hauek Neotec programaren esparruan jasotako laguntzen baterako zenbatekoak milioi bat euroko zifra gainditzen du.

Programa Innobideak – Kudeabide 2016
Topaketa IKOR enpresan: maiatzak 6