Datorren otsailaren 24an aurkeztuko da Donostian Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan 2016. urtean zehar burutuko diren ekintzak, Prestakuntza, difusioa eta sustapena dira ekitaldiaren ardatzak, euskal enpresen eraldaketa lehiakorra sustatzeko.
Ekonomiaren Sustapena eta Lehiakortasun Sailak, hiru lurraldeetako Foru Aldundi eta BIC zentroen laguntzarekin, negozio eta produktu berriak garatuz jarduera ekonomikoa abiarazten duten enpresak laguntzen ditu.
2015. urtean 36 enpresek baliatu dute Ekimenak eskaintzen duen akonpainamendu aditua barne-ekintzailetza sustatzeko eta 100 enpresa-zuzendarik parte hartu dute goi-prestakuntzako jardueratan.
Aurten 18 enpresa eragile berri sartu dira programan, beren esperientzia eta ezagutzak enpresa-ehunarekin partekatzeko eta negozio-erronka berriak bertako start-up enpresekin batera lantzeko.
Bertara etortzeko asmoa baduzu, mesedez, kontsultatu egitaraua eta izena eman.