Etorgai, Gaitek eta NETs programak eskaera fasean daude.
Etorgai Programa. 29,1 milioi euro. Otsailak 28ra arte industri ikerketako eta garapen esperi¬mentaleko proiektu integratuak –izaera estrategikokoak– gauzatzera bideratutako laguntzak eskatzeko. Hauek dira jarduera eremu zientifiko-teknologiko estrategikoak: biozientziak, nanozientziak, energia alternatiboak eta garraio adimendunerako elektronika.
Gaitek. 32,7 milioi euro. Otsailak 28ra arte produktu berriak garatzera soilik bideratutako proiektuentzako eta produktu berriak garatzeko I+G+B-ko jarduerak barne hartzen dituzten proiektuen sustapenerako laguntzak eskatzeko.
Nets. 4 milioi euro. Oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresak merkaturatzeko proiektuak egiteko laguntzak.
Gainera, SPRIren Administrazio Kontseiluak beste lau programa onartuko ditu 2014ko urtarrilaren 24an eta indarrean sartuko dira hurrengo asteetan, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean. Laguntza eskaerak www.spri.es web orrian egin ahalko dira.
Ekintzaile programa. 1,75 milioi euro, industriaren edota industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreko oinarri teknologikoko eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) tutoretzapeko enpresa proiektu berriei laguntza finantzarioa emateko, hasi negozio ideiaren heltze fasetik eta enpresa martxan jartzeraino.
AFI programa. Laguntza finantzarioa ibilgetu ukiezin edota material berrietan inbertsioak egiteko, eta sektore industrialean zirkulatzailea finantzatzeko. Milioi 1 euro, euskal enpresa txiki eta ertainen inbertsio proiektuak bideratzeko.
MiniConnect programa. Laguntzak hazteko potentziala duten industri enpresa berritzaileek garatutako enpresa proiektuentzat. 0,8 milioi euro, hazteko gaitasun handia duten enpresa proiektu gazteak azkartzeko.
Renove Makina Industrialak programa. 9,5 milioi euro, Euskadiko ETEek makina berriak erosi eta beren modernizazioa, segurtasuna eta produktibitatea sustatu dezaten. Atzeraeraginezko izaera izango du urtarrilaren 1etik aurrera.