Foru Aldundiek eta SPRIk hitzarmen bat sinatu dute I+G+B jarduerak bultzatzeko, euskal enpresei zerga kenkariak eskainiz

Hiru euskal Foru Aldundietako Ogasun sailek eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) hitzarmen bat sinatu berri dute. Honen bitartez, SPRIk txostenak egingo ditu zergapekoek egiten dituzten jarduerak I+G+B sailean sartzen diren ala ez erabakitzeko.

Horrela bada, SPRIk euskal enpresen proiektuak (hauek hala eskatzen badute jakina) ebaluatuko ditu eta txosten bat egingo du jardueren kalifikazioa zein den esateko. Ondoren, enpresek kalifikazio hori akreditatu ahal izango dute Sozietateen gaineko Zergaren hobari fiskalak jasotzeko.

Informazio gehiago…

 

PREMIOS BANCAJA JÓVENES EMPRENDEDORES
Yes We Can! Rahaf Harfoush-ekin