Webinar: Enpresentzat eta startupentzat TicketBAI

TicketBAI hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea da. TicketBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek erabili beharko baitute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat.

Jardunaldi honetan honako gai hauek jakinaraziko dira:

  • TicketBAI funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak.
  • Inbertsioetan laguntzeko kenkariak – Kenkariback TicketBAI.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak parte hartuko du.

Hizlariak

  • Mª del Coro Pereiro Zabala – Estrategia Teknologikoko Zuzendariorde Nagusia
  • Javier Irastorza Letamendia – Zerga Teknologiaren Eraldaketarako Zerbitzuko Burua

Data: 2021ko azaroaren 24an

Ordua: 12:00etatik – 13:30etara

Lekua: ZOOM Plataforma

Izen ematea: Amaia Fernández – amaiaf@bicgipuzkoa.eus

 

Enpresa ekintzaile programa
Proteinmat-ek Manuel Laborde saria irabazi du, “Ekimen Berritzaile Berriari” eskainitako saria