Eibarreko Udalak, BIC Gipuzkoak eta IK4-TEKNIKERek inkubagailu teknologiko berri bat sustatu dute Debabarrenean
8 Eibarreko Udalak eta IK4-TEKNIKERek hitzarmen bat sinatu dute enpresen inkubagailua abiarazteko zentro teknologikoaren egoitzan
8 Eibarreko Udalak diruz lagunduko ditu ekipamendu berriaren egokitzapen-obrak. 2017ko martxoan egongo da erabiltzeko moduan
8 BIC Gipuzkoak bere ezagutza eta eskarmentua erantsiko ditu
(Eibar, 2016eko abenduaren 9a).- Gero eta lehiakorragoa den industria-ingurunean, nahitaezkoa da berrikuntzaren aldeko apustua egitea, maila teknologiko handiko enpresak sortzea sustatzea eta negozio-eredu berrien garapena bultzatzea.
Gauzak horrela, Eibarreko Udalak eta IK4-TEKNIKER hitzarmen bat sinatu dute teknologikoki aurreratuta dauden enpresentzako inkubagailua eraikitzeko xedez zentro teknologikoaren egoitzan, Eibar udalerri gipuzkoarrean.
BIC Gipuzkoa enpresa berritzaileen zentroaren babesa dauka bi erakundeek hartu duten konpromisoak, eta Debabarrena eskualdean suspertzen ari diren enpresen garapenari laguntzeko xedea dauka.
Gaur goizean sinatu dute hitzarmena, zentro teknologikoaren egoitzan, Miguel De Los Toyos Eibarreko alkateak eta Alejandro Bengoa IK4-TEKNIKEReko zuzendari nagusiak, eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari nagusia ere bertan izan da.
Dokumentuak aurreikusi duenaren arabera, armaginen udalerriko udalak 200.000 euro bideratuko ditu instalazioak egokitzeko obretara. Ekipamendu berria 2017ko martxoan inauguratzea espero da.
Berrikuntzarako etxea
BIC Gipuzkoak kudeatuko du inkubagailu berria, eta aipatu inguruneko industria-garapenerako eremu estrategikoetan kokatuta dauden, profil teknologikoa duten eta balio erantsi altua duten enpresa sortu berriak hartzeko espazioa eraikitzeko xedea dauka. Balio erantsi horretan, fabrikazio aurreratua, energia, bioingeniaritza eta digitalizazioa daude.
IK4-TEKNIKERen eraikineko -2 solairuan kokatuko da inkubagailu teknologikoa, eta sei startup berri hartzeko gehieneko edukiera edukiko du. BIC Gipuzkoak berak edukiko duen espazioaz gain, sentsore optikoen garapenean, ekoizpenean eta salmentan espezializatuta dagoen Atten2 online-enpresak ere bere tokia edukiko du instalazio berrietan.
Ingurunearekiko konpromisoa
Erakunde sinatzaileek tradizionalki industria-sektorean oinarritu den ingurune baten lehiakortasuna sustatzeko hartu duten konpromisoa erakusten du hitzarmenak, ingurune hori Gipuzkoako ekonomia-garapenerako erreferente gisa kokatzeko xedearekin.
Miguel De Los Toyosen hitzetan, “urtebetetik gora daramagu proiektu honetan lan egiten, eta Eibarreko PSE-EEk eta Eibarreko EAJ-PNVk xede horretan bat egin izanak ahalbidetu du 2016an bideratzea aipatu zenbatekoa”. Era berean, De Los Toyosek nabarmendu du udalaren xede nagusietako bat dela “enpresa-ehundura berritzaile eta lehiakorra sortzea, kalitatezko lana sortzea ahalbidetuz, eta negozio-ekimen berriak bultzatzeko ingurune berritzaileak eraikitzea”.
“Proiektuak spin-offak edo zentro teknologikoaren hedapen gisa sortutako enpresak sortzeko balio izatea espero du IK4-TEKNIKERek, baita teknologia aurreratuak gure eremu geografikoko enpresa-ehundurara eramatea errazteko balio izatea ere”, ziurtatu du Bengoak, hitzarmena sinatu ondoren.
BIC Gipuzkoak, hots, Diputación Foral de Gipuzkoa eta SPRIk laguntzen duten zentroak, beretzako espazioa edukiko du instalazio berrietan, ekintzaileen behar zehatzei erantzun diezaien.
“Gure erakundeak ezagutza eta eskarmentua erantsiko ditu, bai eta Eibarren ireki den ekintzailetzari, barru-ekintzailetzari, dibertsifikazioari eta berrikuntzari bideratutako laguntza-tresna publikoak ere”, ziurtatu du Marisa Arriolak.
Era berean, BIC Gipuzkoak adierazi du lurraldea “mundu mailako ekonomia-dinamika konplexuaren barruan” kokatzeko estrategiak direla I+G+Bn inbertitzea, nazioartekotzea, ekonomia-sektore berrien aldeko apustua edo irekitako berrikuntza.
Eibarreko Udalaren, BIC Gipuzkoaren eta IK4-TEKNIKERen indarrak batzeak, era berean, Gipuzkoako Teknologia Parkearen garapena eta egonkortasuna indartzeko xedea dauka.
IK4-TEKNIKERi buruz
IK4-TEKNIKERek 30 urtetik gorako esperientzia du teknologia aplikatuan eta teknologia hori enpresara transferitzen, eta espezializazio-maila handia lortu du lau alor handitan (fabrikazio aurreratua, gainazal-ingeniaritza, produktu-ingeniaritza eta IKTak). Horri esker, gaitasuna du bere abangoardiako teknologia bezeroen beharren zerbitzura jartzeko.
BIC Gipuzkoari buruz
BIC Gipuzkoa Enpresa eta Berrikuntza Zentroak, hots, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRIk lagundutako erakundeak, 20 urtetik gorako eskarmentua dauka enpresa berritzaileak sortzeko prozesuetan laguntzeko orduan. Erreferentziazko eragilea da lurraldeko ekosistema ekintzailean, eta aliantza-sarea eratu du unibertsitateekin, enpresekin, zentro teknologikoekin eta erakunde publiko zein pribatuekin, ideiak enpresa-proiektu bihurtzeko prozesua azkartzeko xedez.
Informazio gehiago
////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////
IK4-TEKNIKER | Itziar Cenoz
Itziar.cenoz@tekniker.es | Tel. 943 256 929
////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////
GUK | Javier Urtasun
urtasun@guk.es | Tel. 637 273 728
////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////