Paul San Sebastián, Sabbatic-eko Negozio Garapenaren arduraduna
“Bihozberago egiten gaituen automatizazio-teknologiagatik apustu egin dugu”
Erosketetako tiketak edo gastuetako frogagiriak gordetzearen ondorioz sortzen diren arazoak ebazteko sortutako aplikazio digitala da Sabbatic. Artikulu baten erosketa tiketa galtzen duten kontsumitzaile asko lasaitzeko eta hau dendara itzultzeko edo aldatzeko konponbide batean pentsatzerakoan azaldu zen ideia. Baina proiektuaren enpresa dimentsioa azaldu zen, Arkaitz Bastida, Oier Marigil eta Paul San Sebastián buru direnak, enpresentzako bidai gastuen erreportean negozio-aukera ikusi zenean. Duela gutxi enpresak Startup onenerako saria lortu du Summit 2016ko STARTinnova ekitaldian.
Nolakoa izan da Sabbatic-en historia?
Ideia hiru bazkideek ostegunero mantentzen hasi ginen bilera anizkunetako batean, gure aisialdian, agertu zen arbel baten aurrean. Bi zerrenda idazten genituen bertan, bat esistitzen diren teknologiena eta bestea gure ingurunean azaltzen ziren arazo ohikoena. Bi zerrendak gurutzatzen genituen proiektu bat eraikitzea baimentzen gizun ideia baten bila. Eta horrela azaldu zen Sabbatic, kontsumitzaileak babesteko jatorria duen ideia, baina beste aplikazio batzuk izan zitzakeen teknologia konbinazioan oinarritutakoa.
Eta honela lortzen da enpresei bidai gastuak kudeatzeko konponbidea eskeintzeko abagunea?
Tiketen eta bidaia-gastuen kudeaketak enpresentzako oso kostu garrantzitsua da, nahiz eta kasu askotan, konpainiak ez diren honetaz jabetzen. Enpresa baten gastu erreporteen kontabilitate, baieztapen eta sorketan erabilitako denbora minimora jeisten du Sabbatic-ek, gastu erreportea bete behar duen langilearen lana eta hauek onartzearen eta kontabilizatzearen arduradunen lana erraztuz. Gastuaren agiriaren mobilaren argazki soil batek informazio kontable eta analitikoa, digitalizatu eta ordenatua lortzen baimentzen du.
Zer teknologia daude zuen konponbidearen atzean?
Hasieran, gure lehen berrikuntza aplikazioa diseinatzerakoan jada zeuden teknologiak konbinatzeko modua izan zen. Gaur egun, gure soluzioa gure berezko garapen teknologikoetan oinarritzen da, honetarako ikusmen artifiziala eta adimen artifiziala bezalako eremu desberdineko adituekin lan egin dugularik, beraien aurrerapenak gure soluziora gehitzeko. Gainera, zerbitzu guztia hodeiean eskeintzen dugu konfidentzialtasun eta segurtasun berme handienarekin. Sabbatic-en pentsatzen dugu lanari eskainitako denbora bakoitzaren talentua garatzeko eta eskeintzeko aukera bat dela eta horregatik, bide ematen dion eta bihozberago egiten gaituen automatizazio teknologiarengatik apustu egin dugu.
Zer ibilbide egin du zuen enpresak orain arte?
Enpresa 2013an sortu genuen eta urte berean proiektua Txekintek-Ekintzaile laguntza programan aurkeztu genuen, oso garrantzitsua izan zen lehen bultzada. Une horretatik aurrera, bi urte eskaini genizkion garapen teknologikoari, lan egiteko gune teknologiko zein pertsonak identifikatuz, eta gure berezko taldea sortuz. 2016ko urtarrilean merkaturatu genuen gure proiektua, nahiz eta jadanik bezero desberdinekin probak egiten egon ginen lehenago. Zentzu honetan, gauzak gipuzkoar erara egitea, hau da ondo eginez, urrunago eramango gaituela pentsatzen dugu, eta gainera, beharrezkoa den talentua gehitzen eta batzen goaz modu azkarrean, gure ustez enpresa batek izan dezakeen lehiakortasun abantail iraunkorrena beste enpresek baino azkarrako ikastea delako.
Prozesu honetan zer suposatu du BIC Gipuzkoak zuentzat?
Neretzako, BIC Gipuzkoa beti erreferente bat izan da eta dauden laguntzak eta proiektuak nola aurrera eramaten ezagutzeko ezinbesteko euskarria. BIC-en proiektuak ulertzeko eta hemendik aurrera, lagunduz, aholkatuz eta zure proiektua garatzera lagun dezaketen beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen lagunduz entzuten zaituzten pertsonak aurkitu ditut beti. Eta hori oso garrantzitsua da.
Zein dira zuen berehalako erronkak?
Lehen finantzaketa-erronda prestatzen ari gara, orain egin nahi duguna gure merkataritza-modeloa Espainiako merkatuan ahal dugun azkarren haztea nahi dugulako eta europako merkatuak esploratu. Erresuma Batua, Italia eta Frantzia, tikeen tratamenduaren legezkotasun eta fiskal alderdiengatik oso interesgarriak diren hiru merkatu dira guretzako. Gure teknologiaren egokitzapenak egin behar ditugu herrialde bakoitzerako, baina gure hurrengo pausoak, antza denez, merkatu hauetara eramango gaitu.
Eta merkatuko zer segmentutara zuzentzen zerate?
Zati ugariena bere fakturak eta hilero gastuak kudeatzea behar duten profesional autonomoak dira. Baina gure merkaturik garrantzitsuena normalean lekualdatzeak eta gastu-kitapenak egiten dituzten enplegatuetako kopuru garrantzitsua duten enpresa ertain eta handiak dira. Eta dakigunez Espainiako bidaia-gastuak kudeatzen dituzten enpresen % 85ek eskuz egiten jarraitzen dutela. Beraz oso merkatu garrantzitsuaz hitz egiten ari gara.
Zer lehiatze abantailak ditu Sabbatic-ek?
Nik hirutan laburtuko nituzke: teknologia azkarrago eta mardulagoa, sektore batzuetarako zuzeneko online salmenta batenganako apustua eta jada dauden enpresa-software soluzioetan bertarakotzeko ahalmena.
Eta garatu duzuen teknologia horrek beste produktu batzuk abiarazteko balio izango du?
Garatu dugun teknologia edozein informazio tipografikoaren jakituriako irakurketa bat egiteko gai da, bai inprimituako paperean, kartel batean, hornikuntza-kontagailu batean, etab. Teknologia horren lehen merkataritza-aplikazioa Sabbatic da, baina etorkizunean ekingo diegun beste aukera asko daude. Orain, gure erronka Sabbatic da.