eMotion Dynamics, S.L. enpresak, ibilgailuan integratutako KERS sistema daraman autobus artikulatu prototipoa aurkeztu du Zumaian, Euskotrenekin izan duen lankidetza hitzarmenaren emaitza. Horrez gain, proiektuak BIC GIPUZKOAren laguntza izan du, Txekintek/Ekintzaile programaren barruan. Programa horrek laguntasuna eskaintzen dio oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI – Eusko Jaurlaritzak, finantzatzen dute.
2025eko Laguntza Programa – Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak “2025 Laguntza Programa” jarri du enpresa eta ekintzaileen eskura, lurraldeko enpresa-sarea indartzeko eta lehiakorragoa egiteko. Ikusi PDF-a hemen