Satelite bidezko Nabigazioaren Europako Lehiaketa 2017 ireki dute
2017ko apirilaren 1etik ekainaren 30era, ESNC edo Satelite bidezko Nabigazioaren Europako Lehiaketak, satelite bidezko nabigazioaren erabilera komertzialaren nazioarteko lehiaketa handienak, ideia eta enpresa eredu abangoardistenak bilatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak, SRPIren bitartez eta BICen lankidetzaz, Euskadi lurraldearen bitartez lehiaketara aurkeztu nahi duten ideia eta proiektu berritzaileen partaidetza bultzatu nahi du.
Satelite bidezko nabigazioa ezin bestekoa da kokapen zehatz, fidagarri eta jarraikirako. Teknologia hori egungo joera ugariren oinarria da, tartean direla logistika multimodala, gauzen Interneta, makinaz makinako komunikazioa, tripulazio gabeko aire ibilgailuak eta hiri adimentsuak.
Urtero, lehiaketak abantaila handiak eskaintzen dizkie 400dik gora enpresa ideiari. Bere ibilbidean 300 irabazleri baino gehiagori eman die saria dagoeneko, eta hori zati txiki bat baizik ez da 11.000 parte-hartzailek gaurdaino aurkeztu dituzten 3.700 kontzeptu berritzaileen artean. Inoiz izan den parerik gabeko sare baten bitartez, bertan ESAko eta Europako beste enpresa habi batzuk bilduz, baita E-GNSS azeleragailuaren berritasuna ere, Europar Batzordearen partaidetzaz sortua, ESNCk garrantzi erabakigarria du etorkizunez betetako ideia horiek aurrera eramaten, enpresa hazkorrak eta enplegu teknologikoa sortuz.
Aurtengo irabazleek guztira milioi bat eurotik gorako sariak eramango dituzte etxera, eta parte hartzen hasiko dira ESNCko satelite bidezko nabigazioaren sistema globaletan nagusia den sarean. Esku dirutako saria ez ezik, beste sari kategoria batzuk ere badaude eta, enpresa eredu irabazleak sustatzeko orduan, laguntza teknikoa eta enpresa zein lege arloko laguntza ematen dute. Ikerkuntza eta industria arloetako nazioarteko adituen epaimahai batek kategoria guztietako irabazleak ebaluatuko ditu irabazle nagusia hautatzeko. Irabazleari 2017ko azaro hasierako sarien banaketa ospakizunean emango zaio saria. Gainera, hiru enpresa inkubazio ere banatuko dira Europar Batzordearen babesaz eta itzal handiko jendarte baten aurrean.
ESNCko parte-hartzaileek, bestalde, probetxu handia atzemango dute puntako erakunde publikoekin eta eskualdeko bazkideekin buruz buru lan eginez. ESNC mundu osoko gizabanakoei eta enpresa, ikergune eta unibertsitateko lantaldeei zuzentzen zaie bereziki. Interesatuek 2017ko apirilaren 1etik ekainaren 30era aurkez dezakete beren hautagaitza, hemen: www.esnc.eu.
ESNCren sariei, bazkideei eta parte-hartze baldintzei buruzko argibideak Euskal Herriko orri ofizialean: www.esnc.eu/prize/basque-country/.