Bic Start Up! Day ekimenaren bidez, Euskadin sortzen diren enpresa-ekimen eta startup berriak ezagutzera eman eta ikusgai jarri nahi dira
Jardunaldiaren helburua da Euskadiko ekosistema ekintzailea eratzen duten eragile guztiak konektatzea
Gaur goizean, Donostian, Bic StartUp! Day-ren lehen edizioa izan da; Ekonomiaren Garapen eta Azpegitura Sailaren ekimena da, eta bertako buru da Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria, Euskadiko BICen lankidetzarekin.
Bic StartUp! Day ekintzailetzaren mundua eratzen duen ekosistemaren beste topaleku bat izateko sortu da, eta lortu du startup-ak eurak konektatzea, inbertitzaile, inkubagailu, azeleratzaile, I+G eragile edo finantza-erakundeekin.
Lehen edizio hau Cita Emprende ekimenaren barruan kokatzen da, Adegik eta Diario Vascok Tabakaleran antolatu duten ekintzailetzari buruzko jardunaldiaren barruan, baina Bic StartUp! Dayren helburuetako bat da hurrengo edizioetan Bizkaira eta Arabara zabalduko den jardunaldia izatea.
4.0 industria, Energia eta Bioosasuna
Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, jardunaldia irekitzeko eman duen hitzaldian, nabarmendu nahi izan du zenbait ekitaldik, besteak beste, CITA Emprendek edo BIC StartUp! Dayk duten gaitasuna “Euskadiko ekosistema ekintzaileko eragile guztien artean harremanak eta konexioak ezartzeko aukera emateko. Ekosistemaren adar guztiak ondo antolatzeak lagunduko du, zalantzarik gabe, gero eta jende gehiago anima dadin enpresa-jarduera berriei ekitera. Eta ez dugu ahaztu behar, batik bat, enpresek sortzen dutela gizartean enplegua eta ongizatea”.
Jardunaldia 3 blokek eratu dute. Lehenengoan, gai nagusia 4.0 industria izan da, eta honako startup hauek parte hartu dute: Encriptia, S.L. Globe Testing, Miza Additive Manufacturing, Optimus 3D, Key Networks ICT, Addilan Fabricación Aditiva, Dative Partners, Nuavis Technology, Bihurcrystal eta Zitu Informatika; startup horiek beren proiektuek zertan dautza azaldu dute. Guillermo Arregi (Emprendiza), Jesus de la Fuente (Graphenea), Pedro Muñoz-Baroja (Easo Ventures), Jokin Lopetegui (CAF) eta Jon Bueno (Mercedes) izan dira mentoreak, eta aurkeztutako proiektuei buruz daukaten ikuspegia eman dute.
Bigarren blokean, startup parte-hartzaileak energiaren sektorean lanean ari direnak izan dira: Meteo for Energy, Enerbasque, Lis Solutions, Bat Lion, Saitec Offshore Technologies, Ariadna Grid Instruments, WattioCorp, Atten 2 eta Muon Tomography. Horiek beren proposamenak aurkeztu dituzte, eta honako hauek eman dituzte hobekuntza-proposamenak edo erantzuna: Josetxu Silgo (Metxa), Jon Uriarte (StubHub), Xabier Alvarez (Lawesome), Oscar Cantalejo (Iberdrola Ventures) eta Ainhoa Regil (Petronor).
Bioosasunaren atalean, honako 10 startup hauek aurkeztu dituzte beren proposamenak: I+Med, E-Process, Biogenetics, The Art of Discovery, Osasen Sensores, IMP Pharma, Somaprobes, Naru Intelligence, Asparia Glycomics eta Search your Gut. Eta erantzuna honako hauek eman dute: Koldo Unanue (Euskaltel), José Tesán (Kereon Partners), Paula Olazabal (Ysios Capital), Laureano Simon (Oncomatryx) eta Javier Julián (Keralty).
Ekintzailetzako erakundeen arteko plana
Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-politika sortu zen Euskadiren etorkizuneko lehiakortasuna eta jasangarritasuna ziurtatzen lagunduko duten aberastasuna eta enplegua sortzeko iturri berriak identifikatu eta sustatu behar zirelako. Horretarako, Gobernuaren jardun-logika izan da pertsona ekintzaileak bultzatzea ekintzailetzaren prozesuko fase guztietan, ideia sortzen denetik, enpresa-proiektua sendotzen denera arte.
Ekintzailetza-politikaren ikuspegi estrategikoaren emaitza 2020rako Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana da. Plan horren jardun-ardatz nagusiak honako hauetan oinarritzen dira:
Ekintzailetzaren lehengaia sustatzea, alegia, balioak, pertsonak eta ideia ekintzaileak.
Hasitako proiektuetan laguntzeko eta horiek bizkortzeko palankak sustatzea, alegia, inbertsioa, bezeroak eta adituen laguntza.
Ekintzailetza sortzeko eta garatzeko oinarri diren baldintza egokienak diseinatzea, besteak beste, fiskalitatea, araudi-eremua, azpiegiturak eta ekosistema edo eragile-sarea.
Cita Emprende
BIC StarUp! Day-ren lehen edizio hau ADEGIk eta El Diario Vascok antolatutako Cita Emprende ekimenaren barruan kokatzen da; Cita Emprende sortu zen aldeen artean inspiraziorako eta lanerako testuingurua sustatzeko eta, horrela, ETEak eta Startupak berrikuntza irekiko egoera batera hurbiltzeko eta lankidetzan jardun ahal izateko konexioak suspertzeko. Simon Stockley-k, Cambridgeko eskualdeko ekintzailetzako ekosistema arrakastatsuaren ordezkari gisa, jardunaldia ireki du; bertan, lehen mailako panelak aurkeztu dira, zenbait gairen ingurukoak, gaietan aditu diren eskutik. Azken batean, Cita Emprendek hitzaldiak, speed meeting-ak, mahai teknikoak eta finantzaketarako sarbidea eskaintzen ditu eta startupetarako erakusleihoa izango da.