BIND 4.0ko Demo Day birtuala

Industrian adituak, influencerrak, inbertitzaileak eta berritzaileak uztailaren 3an izango dira BIND 4.0ko Demo Day birtualean.

Galdu behar al duzu?


Online ekitaldi aitzindari honek industria-konpainia, ekintzaile, inbertitzaile eta teknologian adituei bide emango die BIND 4.0 azelerazio-programaren laugarren edizioan parte hartuko duten startupek eta 52 enpresa partnerrek garatutako proiektuak ezagutzeko. Ezagutu haien soluzio abangoardistak eta erabilera-kasuak, industriaren, osasungintzaren, energiaren eta elikaduraren eragile nagusiei aplikatuta.


KEYNOTE SESSION MARTIN VARSAVSKY
Normaltasun berriaren erronkak eta enpresen eta startupen arteko elkarlanerako gakoak, merkatuan benetako inpaktua sortzeko
Guretzat ohore handia da nazioartean ekintzaile eta inbertitzaile ospetsua den Martin Varsavsky txostengile nagusi gisa izatea. Varsavskyk zortzi konpainia sortzen parte hartu du, besteak beste, Jazztel, Viatel, Ya.com, Fon, Goggo Network, Overture Life eta Eolia Renovables, eta 30 urtetik gorako esperientzia du ekintzaile eta inbertitzaile moduan.

STREAMING BIDEZKO MAHAI-INGURUA
Zerk funtzionatzen du eta zerk ez enpresen eta startupen arteko elkarlanean? Hainbat ikuspegitatik arrakasta lortzeko gakoak eta gomendioak.
Lehenengo ekitaldi birtual hori zuzenean transmititzen den bitartean, erabiltzaileek mahai-inguru batean egoteko aukera izango dute. Mahai-inguru horretan elkartuko dira Coca-Cola European Partners, Mercedes-Benz eta Unilever konpainietako ordezkariak, baita BIND 4.0 Open Cloud Factory-ren startupekoak ere, eta Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Bertan, arrakasta lortzeko industriaren eta startupen arteko euren lankidetza-esperientziak partekatuko dituzte, eta Berrikuntza Irekiaren kontzeptua jorratuko dute.

* Ekitaldi birtualaren zuzeneko saioak ingelesez egingo dira, aldi berean gaztelaniara itzultzeko aukerarekin.

ERAKUSKETA BIRTUALA
BIND 4.0 erakusketa birtualeko gunea da merkatuko azken teknologiekin konektatzeko lekurik onena. Sarbide errazeko formatuan —hainbat erakustaldi-bideo emango dira—, startupek merkaturatutako proiektuak ezagutu ahal izango dituzu, eta ikasi nola garatu diren, sektoreko enpresa handiekin elkarlanean aritzeari esker, 4.0 industriako proiektu berritzaileak, BIND 4.0 bizkortze-programaren bidez.

Best of BIND 4.0, Virtual Demo Day 2020

Berrikuntza industriala jardunean ikusi nahi baduzu eta 5. edizioan nola parte hartu jakin nahi baduzu, konekta zaitez datorren uztailaren 3an, 12:00etatik 13:00etara. Ez ezazu galdu! https://demoday.bind40.com/


Inbertitzaileak, berritzaileak eta industrian adituak egongo dira Virtual DEMO DAY ekitaldian! Eta zu?

Uztailaren 3an, gainera, BIND 4.0 programarako bosgarren deialdia irekiko dugu, eta mundu osoko publikoari ezagutzera emango diogu zein izango diren eraldaketaren sustatzaile diren enpresa handien erronka berriak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren babesa duen programa honen helburua da BIND 4.0ko enpresa traktoreek deialdi berri honetan hautatutako nazioarteko startupekin lan egitea, industrian berrikuntza bultzatzeko.

EMAN IZENA
VIRTUAL DEMO DAY
SOMAprobes startupak Europako 3,4 milioi euroko finantzaketa lortu du Covid-19ari aurre egiteko
Webinar “Jarduera ekintzailea babesteko tresna fiskalak Gipuzkoan”