BIND 4.0ren startup-ek COVID-19ren aurkako borrokan parte hartzen dute

Pandemiaren kalteak eteteko soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte eta euren teknologia egokitzen dute krisiaren aurkako borrokan laguntzeko.

SPRI Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0n —industria adimenduneko azelerazio-programa publiko-pribatua— aurten parte hartzen duten Euskadiko eta mundu osoko startupak jada Covid-19ren aurkako borrokan parte hartzen hasi dira, soluzio zehatz berritzaileak eskaintzen eta euren teknologia egokitzen pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

Startup hauek berezia egiten dituzten arintasunarekin, berrikuntzarekin eta azkartasunarekin lanean hasi dira COVID-19ren eta honek maila globalean dituen ondorioen aurkako borrokan laguntzeko, soluzio teknologikoak osasun-zerbitzuen eskura jarriz eta teknologia-enpresei telelanerako azken teknologia digitalak eskainiz. Lehen zerrenda batean jada hamahiru eskaintzen dira.

Hala, enpresa horietako batzuek euren soluzio teknologiko berritzaileak egokitu egin dituzte, alde batetik, babes-materialen faltari aurre egiteko behar diren tresna teknologikoak pertsonal sanitarioaren esku jartzeko eta, bestetik, birusa diagnostikatzeko eta analizatzeko soluzio berriak proposatzeko.

Beste batzuek enpresei azken teknologia digitalak eta online prestakuntza eskaintzen dizkiete, etxetik lan egitea ahalbidetzeko eta indartzeko —agintariek agindutako konfinamendua betetzeko oso beharrezkoa—; halaber, fabrikak kudeatzeko, eta produkzioa eta hornikuntzen katea mantentzeko aplikazioak ere eskaintzen dituzte. BIND 4.0k, bere startupeko komunitatearen bitartez, teknologia eta ekimen berriak aurkezten ditu, guztiok bizitzen ari garen salbuespeneko egoera honen ondorio sanitarioak eta ekonomikoak arintzeko.

BIND 4.0ren startupek —bertan bildutako enpresak bertako proiektutakoren batean parte hartzen duten 52 partner-ek azeleratu eta bermatu dituzte— egokitutako teknologien artean soluzio berritzaile batzuk daude, adibidez Bleencok eskaintzen duena: RGB kamera baten —aurpegiko keinuak hautematen ditu— eta IR kamera baten —mingainaren azpian tenperatura neurtzen du— bidez tenperatura neurtzeko metodo berri bat. Metodo horren bidez 3 segundo eskasetan tenperatura zehatza lortzen da eta zehaztasun handiagoa dauka.

Inovakok ere, Adimen Artifizialarekin, prototipo bat sortu du. Prototipo horrek COVID-19 duten pazienteen erradiografiak eta infekziorik ez dutenenak bereizteko gaitasuna dauka. Bestalde, startup asko osasunerako babes-materialak —adibidez, Fabrikazio Aditiboaren bidez arnasgailuen piezak edo maskarak— fabrikatzen ari dira, Mizar eta Optimus 3D enpresen kasuan bezala. Beste batzuk 3D inprimagailuak lagatzen ari dira material horiek sortzeko, nanoteknologian espezializatutako Teknan startupen kasuan bezala.

Gainera, BIND 4.0ko startup askok euren soluzio teknologikoak partikularrei eta enpresei ere eskaintzen dizkiete, bai telelanean jardun ahal izateko bai online lan egiteko eta urrutitik euren IT eta OT  operazio-zentroekin konektatzeko behar den babesa edukitzeko. Besteak beste  OpenCloud Factory, Innovae, CounterCraft edo Nuavis enpresek ematen dituzten urrutiko mantentze sistemen edo zibersegurtasuneko soluzioen kasua adibidez.

COVID-19 HAUTEMATEKO SOLUZIOAK

Bleenco (Munich) – Adimen artifiziala

Soluzio honen bidez neurketak mingainaren azpian egiten dira zuzenean. Hori martxan jartzeko, bi kamera erabiltzen dira: RGB kamera bat eta kamera infragorri bat. RGB kamerak aurpegiko keinuak hautematen ditu eta IR kamerak mingainaren azpiko tenperatura neurtzen du. Hautemate-prozesuak batez beste 3 segundo baino gutxiago irauten ditu. Sistemak kameraren fabrikatzailea edozein izanda ere funtzionatzen du eta lehendik zeuden kamerekin erabil daiteke. Informazio gehiago

Inovako (Istanbul) – Ikuspegi artifiziala

Euren teknologiaz baliatuz, COVID-19n positibo edo negatibo eman duten pazienteen erradiografiak bereizteko gai den adimen artifizialeko modelo bat sortu dute. Gainera, adimen artifizialeko beste modelo bat garatzen ari dira, ikuskapen azkarrago eta eraginkorrago baten bidez erradiologia-jardueran laguntzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, link hau bisita daiteke.

COVID-19ren EGOERA ANALISIA

DeciDATA  (Bilbo) – Big Data 

DeciDATA Big Data Analytics-en soluzio-garatzaileak DeciDATA-19 Panel diseinatu du, euskal osasun-sareko ospitale bakoitzak (publikoak eta pribatuak) denbora errealean jasandako asetasun-maila kalkulatzen duen datuak kudeatzeko tresna. Dashboard-en bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ‘KoronaBirus’ pandemiaren bilakaeraren jarraipena egin eta ikus daiteke. Informazio gehiago hemen.

 

COVID-19 ETA PRODUKTU KRITIKOTARAKO BABES MATERIALAK HORNITZEA ETA FABRIKATZEA

Mizar (Arabako Parke Teknologikoa) – Fabrikazio gehigarria

Enpresa, bere 3D inprimatze-teknologiaz baliatuz, osasun-maskarak, biserak eta arnasgailurako balbulak fabrikatzen ari da. Gainera, arnasgailu bat 3D teknologiarekin garatzen ari dira.

Optimus 3D (Gasteiz) – Fabrikazio gehigarria

Startup hau bere teknologia eta baliabideak erabiltzen ari da osasun-zentroetarako eta zahar-egoitzetarako babes-materiala fabrikatzeko.  Une honetan, 3D inprimatze-tresnez baliatuz, biserak, babes-materiala eta urpean ibiltzeko maskarentzako egokigailuak egiten ari dira. Aurki arnasgailu berri bat seriean ekoizten hasiko dira, HP enpresarekin eta Bartzelonako Leitat Teknologia Gunearekin elkarlanean.

URRUTIKO KOMUNIKAZIOA PAZIENTEEKIN

Taniwa (Madril) – Big data

Startupek mememtum produktua eskaintzen du; erakundeei taldeen bilakaera hainbat arlotan —arlo medikoa, ongizatea eta arlo emozionala— monitorizatzen laguntzeko software-soluzio bat da. Mememtumek talde bat definitzeko, talde horri galderak eta probak bidaltzeko, eta joera medikoei, fisikoei eta emozionalei buruzko informazioa eta analisia biltzeko aukera ematen du. Mugimenduen datuak (pausoak) eta geolokalizazioa automatikoki biltzeko ahalmena ere badu.

TedCas (Noain) – Kontakturik gabeko erabiltzaile-interfazeak

Informazio medikoa eskuratzea eta haren erabilera goitik behera aldatzen duen TedCas —osasunerako teknologia-startup— enpresak, Telefonicarekin eta bi ospitalerekin (HURJC eta Parc Taulí) elkarlanean, azken belaunaldiko ZIU plataforma bat diseinatu du, pazienteei informazioa eta entretenimendua eskuratzea ahalbidetzeko eta euren familiekin komunikatzeko, bideokonferentziako tresna seguru bat erabiliz. Gainera, euren 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira Nafarroan CHN Ospitaleko langile sanitarioentzako babesteko materialak egiteko.

SEGURTASUN SISTEMAK ESTABLEZIMENDUTAN ETA INDUSTRIAN

WiTraC (Valentzia) – Internet of Things

Startup horrek, pertsonak zenbatzeko sentsoreen instalazioari eta gailu mugikorrei esker,  denden eta establezimenduen okupazio-maila denbora errealean kontrolatu eta ezagutu dezake, aglomerazioak eta saturazioak ekidinez. Era horretan, segurtasuneko eta osasuneko protokoloak hobetu daitezke; gainera, baimendutako edukiera gainditzen dela ere ohartarazi daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, link hau bisita daiteke.

 

FABRIKEN ANTOLAKUNTZA, KUDEAKETA ETA MANTENTZEA

Innovae (Donostia) – Errealitate areagotua

Errealitate areagotuan (ATR) oinarritutako industria-ekipamenduen urrutiko laguntzako soluzio aurreratua eskaintzen du. Plataforma aniztuneko sistema hau denbora errealean laguntza teknikoa emateko zehazki diseinatua dago. Gainera, gertakaria azkar eta modu eraginkorrean identifikatzea ahalbidetzen du. Telelana errazteko eta joan-etorriak ekiditeko helburuarekin, bi hilabetez euren zerbitzuak doan eskaintzen dituzte.

Nuavis (Donostia) – Ikuspegi artifiziala

Makina-erremintako sektorearentzako, egoitzak sakabanatuak dituzten industrientzako eta, oro har, Laguntza Teknikoko Zerbitzuen departamentuentzako eskaintzen duen urrutiko mantentze-euskarriko zerbitzu-sistemaren bitartez, aditu baten ezagutzak beharrezkoa den lekuan aplika daitezke. Bere teknologiari esker, langileak inguruan ikusten dituen errealitate areagotuko markak marraztu ditzake adituak, telefono mugikor bat erabiliz. Alarma-egoera aktibo dagoen bitartean, enpresak zerbitzua doan eskaintzen du. Informazio gehiago hemen.

ZIBERSEGURTASUNA URRUTIKO POSTUTAN ETA ENPRESETARAKO KONEXIO POSTUTAN

Barbara IoT (Madril) – IoT zibersegurtasuna

Industria-gailuen urrutiko kudeaketako plataforma seguruaren bitartez, Barbara IoT-ek, industria-sektoreari laguntzeko asmoz, OT sareetako aktiboak monitorizatu eta erabili behar dituzten enpresei telelaguntza errazten die.

Sistema eragile seguru bati eta industria IOko atebideentzako diseinuari eta kudeaketa-panel bati esker, enpresek euren industria-gailuak kontrolatu eta datuak urrutitik bildu ditzakete, segurtasun-arriskuak murriztuz. Informazio gehiago bere azken blogpostean.

CounterCraft (Donostia) – Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuneko enpresak pack espezifikoak prestatu ditu osasun-krisian zehar enpresek aurkitzen dituzten zibersegurtasuneko testuinguru berriei aurre egiteko. CounterCraft-ek zibersegurtasuneko gorabeherak hautemateko eta haien aurrean erreakzionatzeko soluzio espezifikoak proposatzen ditu; halaber, urrutiko lan-testuinguru batean (VPN) erasoei buruzko beharrezko informazioa eta adimena eskuratzeko soluzioak ere proposatzen ditu, azterketa-fasetan eta SpearPhishing eta egiaztagirien lapurreten kasuetarako.

CounterCraft-ek hala eskatzen duten osasun-zerbitzuei bere babesa eta soluzioa eskaintzen die.

OpenCloud Factory (Madril) – Zibersegurtasuna

Enpresak softwareko edo hardwareko soluzioa eskaintzen du, autentifikazio-faktore bikoitzeko urrutiko sarbidea ziurtatuz. Soluzio horren bidez, erakundearekin VPN konexio bat ezartzen da erabiltzaile autentifikatu baten bidez (Active Directory-ko LDAP). Gailuen profil-informazioa erabiltzean, soluzioak politika aplika dezake eta bertan sar daiteke gailuaren segurtasun-jarreraren arabera. Erabiltzaileak funtsezko informazioa eta baliabideak baino ez ditu eskuratu ahal izango. Informazio gehiago.

SUSTAPENAK KRISI GARAIAN

3D Click (Bartzelona) – Errealitate birtuala eta areagotua

Diseinu pertsonalizatuko startupak, 3D prototipatuak eta packaging-balidaziokoak, krisiak irauten duen bitartean, doako soluzio bat eskaintzen die kaltetuta dauden enpresei. Halaber, enbalajeko talde nazionalekin batera, digitalizazio-prozesuei buruzko webinar-ak emango ditu.

Solid Virtual (Santurtzi) – Errealitate birtuala eta areagotua

Soluzio teknologikoak diseinatzen espezializatutako startupek INNxr  garatu du. Etorkizuneko 3D prototipatzeko plataforma kolaboratiboa. Aplikazioak espazio izugarri handi eta kolaboratzaile birtual baten bidez diseinatzeko aukera ematen du. Une honetan bi hilabetez doako zerbitzua eskaintzen du.

COVID-19 larrialdiko laguntzak enpresa txiki eta ertainentzat
Presentación NEOTEC 2020