Ekimenak hiru urte eta erdi egin du jadanik, eta denbora horretan 125 enpresek erabili dute barne-ekintzailetzako aholkularitza indibidualizatua eta 900dik gora dira prestakuntza-jardueratan parte hartu duten zuzendaritza-kideak.
Laugarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak eta SPRI taldeak, BIC Araba, BEAZ Bizkaia, BIC Ezkerraldea eta BIC Gipuzkoa zentroekin batera, abian jarri dute barne-ekintzailetzan murgiltzeko akonpainamendu eta prestakuntza-programa. Ekimena martxan jarri zenetik, 125 enpresek negozio berriak abian jartzeko norbanako akonpainamendu aditua eskatu dute eta zuzendaritza-ardurak dituzten 900 lagun inguruk parte hartu dute prestakuntza zein kontraste adituko saioetan…