Fast Track Innobideak- SPRI Programa ireki da, euskal industria-enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa eta industriari lotutako zerbitzuak bultzatuko dituzten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko. Aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 30ean amaituko da.
Programa xehetasun handiagoz ezagutzeko, informazio-saio bat antolatu dugu maiatzaren 15erako, 12: 00etan, BIC Gipuzkoan, Tandem-Miramon pasealekua, 170 (Donostia). Jarraian, aldebiko bilerak eskainiko ditugu proposamenak prestatzen ari diren enpresentzat.
Ezinbestekoa da informazio-saiorako izena ematea eta bilera formalizatzea Irati Ugartemendiaren irati@bicgipuzkoa.eus bitartez