Futboleko berrikuntza: etorkizunari begira

Ezagutzen al dituzu teknologiak futbolaren industrian dituen aukerak?

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak, SD Eibarrekin eta Sportek HUBekin lankidetzan, futbol-ekosistemako profesionalei zuzendutako topaketa bat antolatu dute abenduaren 4an, 09: 30etik 14:30era enpresak, startupak, ekintzaileak, I+G+Bko eragileak, kirol- eta inbertsio-erakundeak eta -eragileak. Helburua sektorean gertatzen ari diren aldaketei buruz eztabaidatzea da, baita teknologia berriek futbolaren industrian duten zereginari buruz ere, horiek kirol hau nola eraldatuko duten datozen urteetan.

Horretarako, LaLigaren parte hartzea izango dugu, bere ikuspegi eta esperientziaren berri emango diguna, Osasuna CArekin, Fan Experienceri aplikatutako digitalizazioaz hitz egingo diguna, eta osasunaren, errendimenduaren eta korporazio- eta kirol-arloko datuen kudeaketa adimendunaren arloko berrikuntza-kasuekin, SD Eibar, Real Sociedad SAD, Vigoko RC Celta eta Bartzelonako Hospital Cliniceko ordezkarien eskutik, FC Bartzelonarekin lankidetzan.

Gainera, startup batzuk izango ditugu, hainbat lanbide-kategoriatako futbol-taldeetan inplementatutako produktu eta zerbitzuen berri emango digutenak, hala nola futbolariak ingurune birtualean prestatzea, kudeaketa-sistema aurreratuak edo kirol-errendimendua hobetzeko nutrizio-plan pertsonalizatuak. Era berean, Eusko Jaurlaritzak monitorizazio-sistema aurreratuetan egiten duen apustua ezagutzeko aukera izango dugu, kirolean adingabea babesteko.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren sektorekoa bazara eta teknologia berriek futbolaren industria nola eraldatuko duten jakin nahi baduzu, jardunaldi hau zuretzat da!

Apuntatu zaitez!

MANUEL LABORDE WERLINDEN 23. EDIZIO SARIEN BANAKETA
“Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea” ekimenak eta “Yekar” master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte