Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak ekintzailetza sustatzeko lankidetza akordioa sinatu dute enpresa berrien bultzada eragiteko ekintzak indartzeko, ekimen berrien inkubazioa sortzeko eta ekintzaileei erabateko laguntza eskaintzeko. Itun hau, Gipuzkoan zehar ekintzailetzaren inguruan ematen ari diren aktibitate ezberdinak sendotzera eta osotzera dator eta enpresa nabarmenen parte-hartzea du.
Jabier Larrañagak, BIC Gipuzkoako presidenteak eta Pedro Esnaolak, Gipuzkoako Bakundeko presidenteak lurraldearentzat akordio garrantzitsua izango dena sinatu dute “bereziki garrantzitsua da ekintzailetza ekimenak eta enpresa aktibitate berrien garapanak indarzeko gaitasun berriak ekartzen dituelako”.
Akordio honek duen oinarrizko helburua honako hau da: lurraldean garatzen diren arrakastako ekintzailetza ekimenen aukerak handitu. Sortu berri diren enpresek eta ekintzaleek komertzial planifikazioan, nazioartekotzean eta marketin digitalean adituak direnen laguntza jasoko dute. Horrez gain, Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak sortutako proiektu berrien, ekintzaileen eta Gipuzkoako enpresen eta inbertsoreak izan daitezkeenen arteko harremana erraztuko dute.
Hitzarmenak lurraldearen ekintzailetza aktibitatea sustatzeko hainbat ildo finkatzen ditu. Gipuzkoako Bazkundeak komertzial planifikazioan, nazioartekotzean eta marketinean adituak diren langileak jarriko ditu ekimen honen esanetara laguntza lanak egiteko. Horrez gain, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, lurraldeko enpresen eta ekintzaile proiektuen harremana bideratuko du inbertsore izan daitezkeenak identifikatzeko eta planteatutako negozio modeluen onarpena kontrastatzeko merkatu interesak kontutan hartuta.
Ekimen guztiak BIC Gipuzkoarekin koordinatuta egingo dira, eurak direlako ekintzaile proiektu bakoitzean burutu behar diren lan ildo ezberdinen ikuspegi orokor bat dutenak. Bi erakundeek, Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak, elkarlanean lankidetza akordio honek eskaintzen dituen aukerak hoberen aprobetxatuko dituzten ekintzailetza ekimenak identifikatuko dituzte. Gipuzkoako Bazkundeak hitzarmen honen barruan egingo dituen aktibitate guztiak Erantzunkizun Sozialeko ekintzak izango dira, Gipuzkoako enpresa esanguratsuenetako batzuk finantzatutako ekintzak, hala nola, Ampo, ArcelorMittal, Avia, CAF Power Automation, Indar, Irizar, Kutxa, Okin, Orona, Roxtec eta Ternua Group.
BIC Gipuzkoa
Hogeitabost urte dira BIC Gipuzkoa Gipuzkoako ekintzailetza proiektuen laguntzan eragile aktibo bat dela. BIC Gipuzkoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI-k osatzen duten erakundeak, enpresa berriak edo oinarri teknologikoa dutenen sormen prozesuan laguntzen du. Hogeitabost urte hauetan BIC Gipuzkoak bere balore estartegikoa egonkortu du ekintzailetza ekosisteman, 800 proiektu lagunduz, 400 enpresa berri sortuz eta 100 baino gehiago dibertsifikatuz.
Zifra hauek, Gipuzkoako ekintzailetza hazkunde jarrai batean dagoela adierazten dute eta lurraldearen lehiakortasunari egindako ekarpenaren onarpena izan dutela erakusten dute. BIC Gipuzkoak lagundutako ekimen guztiek berrikuntza maila altu bat dute eta merkatu aukera handiak izaten dituzte. Hauek guztiak, aukera handiko negozio modeluak izaten dira eta sektore emergenteetara bideratuako etorkizuneko apustuak suposatzen dute.