Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, “Boston Immersion Program-en” parte hartzeko proiektu bat babestuko du

Startup-entzako mundu mailan ekintzailetza ekosistema aurreratuenetako batean kokatzen den, Bostonen alegia, murgiltze eta azelerazio programa baten aurrean gaude.
Richi Entrepreneurs-eko (https://richientrepreneurs.org) Boston Immersion Program”, ACTION Innovation Network-ekin batera elkarlanean antolatuta dago (https://www.actionnewengland.org, la asociación de 17 aceleradoras de Massachusetts y New England), eta mundu mailan Biomedika (Medtech, biotech eta digital health) eta Cleantech arloan inpaktu altua duten produktuak edota kontzeptu-probak garatzen ari diren startup onenei zuzenduta dago.

 

Programan zehar, parte-hartzaileek Boston-eko berrikuntza ekosistemako eragile garrantzitsuenekin (industria, inbertsoreak, ospitaleak, erakunde publiko zein pribatuak, inkubategiak, azeleratzaileak, zentro teknologikoak, ….) harremanetan jartzeko aukera izango dute. Horretaz gain, parte-hartzaileek amerikar merkatuan sektore konkretu honen funtzionamendua eta nondik norakoa ezagutu eta lehenengo kontaktuak kudeatzeko oinarrizko gaitasunak garatuko dituzte.

 

BIC Gipuzkoako Biomedika arloko ekintzailetza proiekturik onenak Richi Entrepreneurs erakundearen 2019ko “Boston Immersion Program” parte hartzeko aukera izango du irailaren 30tik urriaren 4arte, lehenengo fase batean, eta azaroaren 12tik 22ra bigarren fase batean. Bekaren eskaera egiteko azken eguna 2019ko maiatzaren 10a, 13:00etan izango da.

 

Informazio gehiago:  Call_Immersion-Program-Boston_euskaraz.pdf (194 Kb)

Eskaera egiteko:  hemen.

Employer Branding: Gipuzkoako Parkean oinarri teknologikoa duten enpresetan talentua erakartzea eta hari eustea
Zabalik dago epea Gipuzkoa International Startup Connection-en parte hartzeko