Gipuzkoako industria mugikortasun elektrikoan aktibo

Gipuzkoako industria-enpresak mugikortasun berrian erakartzen ari diren merkataritza-aukerak aurkeztuko dira, eta barne-ekintzailetzaren eta sektore-dibertsifikazioaren bidez mugikortasun elektrikoaren aldaketetara egokitzeko erronkari nola aurre egiten ari zaizkion azalduko da.

Mugikortasun elektriko berriak eta, bereziki, ibilgailu elektrikoak negozio-aukerak eskaintzen dizkio gure industria-sareari. Dibertsifikazio sektoriala modu planifikatu eta metodikoan egin daiteke, eta tresna bikaina da Gipuzkoako enpresek duten ekintzailetza-ahalmena aprobetxatzen duena.

BIC Gipuzkoa eta Gipuzkoako Bazkundeak elkar lanean jardunaldi hau antolatu dugu. Bertan, mugikortasun elektrikoaren sektorerako trantsizioan, eta, bereziki, Gipuzkoako enpresek enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko duten potentziala eta ekintzailetza-gaitasuna aprobetxatuz, ibilgailu elektrikorako trantsizioan agertzen diren aukerak planteatuko dira.

Ekimen hau INGIMOB programaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako enpresa-sareari eraldaketan lagundu, sektore-dibertsifikazioa sustatu eta mugikortasun elektrikoaren sektorean enpresek produktu edo negozio-unitate berriak abian jar ditzaten helburu duen programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatu du.

Mugikortasun berrian aukerak aztertu nahi dituzten industria-enpresek INGIMOB programaren xehetasunak eta dibertsifikazio sektorialeko ekimen estrategikoak gauzatzeko aukerak ezagutu ahal izango dituzte.


Data: Azaroak 16

Ordutegia: 9:00-12:00

Iraupena: 3 ordu

Lekua:  Gipuzkoako Bazkundea

EGITARAUA

9:00 Jardunaldiaren hasiera

Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua)

9:10 Merkatu-aukerak ibilgailuen elektrifikazioan

Mikel Peral (EpowerLabs-eko zuzendari nagusia)

9:35 Future: Fast Forward

Aitor Txurruka (Lazpiurreko gerentea eta CEO)

10:00 Mugikortasun autonomo eta konektaturako lankidetza eraginkorra: BasqueCCAM

Álvaro Arrue (Basque CCAMeko zuzendari nagusia)

10:25 Josu Aranburu (Artecako Produkzio zuzendaria)

10:50 Ingimob programa

Ainhoa Unamuno (BIC Gipuzkoako Proiektuen zuzendaria)

11:00 Mahai-ingurua, Jon Gurrutxagak zuzenduta (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria)

  • Iñigo Lonbide (Gehiber enpresako gerentea)
  • Gorka Sudupe (Ormolako zuzendari nagusia)
  • Iñigo Pérez-Arregui de Condes (EPC Taldeko Operazio Lehendakariordea)

11:30 Amaiera

Ane Insausti (Mubileko zuzendari nagusia)

11:40 Kafea – Networkinga

Informazio gehiago eta izen ematea

 

ScrapAd, estatuko lehenengo Marketplace a, B Corp ziurtagiria lortu duena
CIC nanoGUNEk eta BIC Gipuzkoak lankidetza sendotu dute nanoteknologiaren eragin sozial eta ekonomikoa handitzeko