Bien artean sinatutuako hitzarmenaren arabera, Irisbondek gailuak doan instalatuko ditu Madril, Leon eta Cadizko zentroetan, desgaitasun handiak dituzten pertsonen komunikazioa errazteko.
Zentro onuradunek gailuak hobetzeko iradokizunak egin eta patologia zehatzetarako diseinatutako software berriak garatzen lagunduko dute.
Enpresa sortu zuen Eduardo Jauregiren esanetan, behar-beharrezkoa da esparru publikoak eta ekimen pribatuak elkarlanean jardutea, “mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko”.
Donostian finkatutako enpresa honek urtarrilean iragarri zuenez, ordenagailuak begiradaz kontrolatzeko 21 ekipo banatu zituen Txilen, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta.
Irisbondek ikusmen artifizialeko teknologien garapena du ardatz, Vicomtech‐IK4 bazkide teknologikoaren laguntzaz, eta han-hemenka hedatua duen banatzaile-sareari esker, presentzia ezinago zabala lortu du Argentinan, Txilen, Perun, Estatu Batuetan, Hego Afrikan, Indian eta Finlandian, besteak beste.
Iturria: Euskadi TecnologíaIrisbond-en aurkezpena