eMotion Dynamics, S.L. enpresak, ibilgailuan integratutako KERS sistema daraman autobus artikulatu prototipoa aurkeztu du Zumaian, Euskotrenekin izan duen lankidetza hitzarmenaren emaitza. Horrez gain, proiektuak BIC GIPUZKOAren laguntza izan du, Txekintek/Ekintzaile programaren barruan. Programa horrek laguntasuna eskaintzen dio oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI – Eusko Jaurlaritzak, finantzatzen dute.
Marisa Arriolak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du
Marisa Arriolak Urrezko Domina jaso du, ekintzailetza bultzatzeko egin duen ekarpen “erabakigarriagatik” eta konpromiso sozial “eredugarriagatik” Lurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak “urrats ausartak” egiten jarraitzearen alde…