Inbertsio-errondak: Zer bilatzen du arrisku-kapitaleko inbertitzaile batek?

JAURDUNALDIA
2025ko maiatzak 23an – 9:30etatik – 11:30etara
BIC Gipuzkoa (Tandem Eraikina) Donostia
Hizlaria: Paula Olazabal

Startupek beren hazkunde-bidean aurre egin behar dieten inbertsio-errondak ulertzeko jardunaldia. Arrisku Kapitaleko inbertitzaile batek prozesuan zer bilatzen duen, partaidetza hartzeko zer modu dauden eta inbertitu aurretik zer faktore gako aztertzen dituen aztertuko dugu.

Gainera, inbertsio-akordioetan ohikoak diren klausulen adibide zehatzak berrikusiko ditugu, bai eta startup bat baloratzean kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak ere.
Jardunaldian, galdera hauei erantzungo diegu, besteak beste:

  • Zerk bultzatzen du inbertitzaile bat startup baten alde egitera?
  • Parte hartzeko zer aukera daude eta nola eragiten diote proiektuaren kontrolari?
  • Zer klausula izan ohi dituzte inbertsio-akordioek, eta zer ondorio dituzte?
  • Nola baloratzen da startup bat eta zein irizpide dira garrantzitsuenak?
  • Zer akats saihestu behar dira erronda batean?

Ekintzaileek jokoaren arauak uler ditzaten pentsatutako jardunaldia, inbertitzaileekin negoziatzera eseri aurretik.

Informazioa: adriana@bicgipuzkoa.eus / 943 000 999

IZEN EMATEA

Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxa Fundazioak deeptech ekintzailetzaren aldeko apustua indartu dute, 5 milioiko inbertsio batekin
2025eko Laguntza Programa – Gipuzkoako Foru Aldundia