2025ko otsailaren 28an / 9:30etatik – 11:00etara / BIC Gipuzkoa (Tandem Eraikina) – Donostia
BIC Gipuzkoak eta SPRIk Hazitek eta Fast Track Innobideak programei buruzko jardunaldi informatibora gonbidatzen zaituzte.
Hazitek 2025
Programak produktu berriak garatzeko I+G jarduerak dituzten proiektuak diruz laguntzen ditu, baita Euskadiko enpresen ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko planak ere.
Hizlaria: Amaia Martinez – SPRIko Teknologia arduraduna
Fast Track Innobideak 2025
Euskal ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntza-programa.
Hizlaria: Cristina Ugarte del Valle – SPRIko berrikuntza-teknikaria.