Jardunaldia. Mugikortasun elektrikoa: Ingurunearen jarraipena berritzeko eta barnekintzailetzarako

Egungo merkatuan, berrikuntza eskakizuna konstantea den honetan, garapen bide ezberdinak jorratzea ezinbestekoa da. Horregatik, jardunaldiaren helburua zehatza da;  berrikuntza eta aukera berriak identifikatu eta horiek barnekintzailetza ekimen berrien sorburu izateko, gaur egun enpresa baten ingurunea era sistematiko batean behatu eta monitorizatzeak duen garrantzia nabarmentzea.

Barnekintzailetza sustatzeko jardunaldia da, Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak antolatua. Gipuzkoako enpresei, mugikortasun elektrikoaren (Auto elektrikoa) inguruan suertatu daitezkeen proiektuak identifikatu eta bultzatzea da ekimen honen asmoa, Startup berriak sortuz nahiz enpresen  dibersifikazio proiektuekin.  Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen Smart Mobility Industry programaren barruan kokatzen da.

Jardunaldiak eduki teoriko eta praktikoak izango ditu. IESEko irakasle den Mathieu Carenzok gidatuko du eta Zuzendari talde edota bitarteko ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Jardunaldia dohakoa da eta lekua mugatua, beraz, izen-emateak parte hartzailearen profilaren egokitasunaren arabera izango da, lehentasuna enpresa industrialetatik datozen partehartzaileek izango dutelarik.

INFORMAZIOA:

Data: Urtarrilaren 29a

Ordutegia: 9:00

Lekua: Gipuzkoako Bazkundea

IZEN EMATEA

 

Gipuzkoako 11 startup BIND 4.0-ko hirugarren edizioan
Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak ekintzailetza sustatzeko akordioa sinatu dute