Jardunaldia: Merkaturako transferentzia eta hazkundea bioosasun arloan

Bic Gipuzkoak 2003tik Aurrera 60 proiektu/ekimen sustatu ditu bioosasun arloan eta duela bi urtetik hona bioinkubazio infraestruktura garatu bat du, nondik Biozientzien/Osasun Programen barnean teknologia transferentziari laguntzeko zerbitzu ezberdinak eskeintzen diren.

Saio honetan, Caixa Capital Risc.ekin batera antolatua, “la Caixa”-ren arrisku-kapital kudeatzaileak transferentzeia prozesuak laguntzeko martxan jarri dituen tresna ezberdinak ezagutzera emango dira.

Sorrera berriko baina hazkunde-ahalera garaieko proiektu berritzaileen alde agertzeko asmoz, “la Caixa-k” merkaturatze transferentzian eta ondorengo hazkundean laguntzeko ekimen eta tresna finantzario espezifiko multzoa bultzaten ditu. Ekimen hauek funtsezko bi konturi ekiten diete: proiektuek bere merkatuarekiko estrategiak orienta ditzaketen ekosistema erraztailea eta bere beharretarako egokia den finantzaketa.

Jardunaldi honetan, Caixa Capital Risc, “la Caixa”-ren arrisku-kapital kudeatzailea, ikerketa zentruetatik sortutako proiektuak bultzatzeko dauzkan tresnak garatuko ditu, batez ere osasun eta bizitza zientzien alorrean. Hala nola, hazi etapan espezializaturiko inbertsio gailuak.

Agenda:

  • Saioaren hasiera
    Marisa ArriolaBic Gipuzkoako zuzendari kudeatzailea
  • ransferentzia eta azelerazio Programak
    Carlos TrenchsCaixa Capital Risc-eko zuzendari zagusia
  • Arrisku-kapital espezializatua
    Jose Antonio MesaCaixa Capital Risc-eko Bizitza Zientzien Inbertsio Arloko zuzendaria
  • Saioaren amaiera
    Ainhoa AizpuruGipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatua

Arratsaldean Caixa Capital Risc-eko kudeatzaileekin bilerak izan daitezke CaixaImpulse eta Caixa Innvierte Start programetara egokitzen diren ekimenak aurkezteko. Interesa izatekotan idatz ezazue adriana@bicgipuzkoa.eus posta elektronikora bilera bat ituntzeko.

Data: 2016ko maiatzaren 17a
Ordutegia: 11:00 – 13:30
Iraupena: 2 ordu t’erdi
Lekua: Orona Ideo – 03 PB Aretoa
Jauregi Bailara, z/g – 20120 Hernani

Mapa ikusiIzena eman

BIC Gipuzkoak eta Elkargik Ekintzaileentzako Zuzendaritza Aurreratuko Programa abiarazi dute
Maiatzak 19, Barne-ekintzailetzako Up!Euskadi barnetegia: kontaktatu, konektatu eta abian jarri