KirolDNA euskal enpresak kirolarien errendimenduan iraultza sortzen du ADN analisien bidez

http://www.bicgipuzkoa.eus/wp-content/uploads/IMG-20161108-WA0000.jpg

KirolDNA euskal enpresak kirolarien errendimenduan iraultza sortzen du ADN analisien bidez

Lesioak izateko aukera antzematen du eta beste alderdi batzuen artean elikadura, entrenamendu jarraibide edo nekean orientatzen du.
Proiektuak duela egun gutxi Manuel Laborde 2.en Saria lortu du

 

KirolDNA, BIC Gipuzkoak lagundua, kirol profesional zein amateur-arentzat soluzio bioteknologikoak garatzen dituen enpresa da. KirolDNAk egindako analisi genetiko motak kirolariei lesio arriskua jeistea, errendimendu hobekuntza, elikadura eta entrenamendua pertsonalizazioa baimentzen du. Enpresak aurkeztutako lehen bi produktu lerroak, K-DNA RUnner eta K-DNA Cyclist, korrikalari eta txirrindulariei zuzenduak daude, naiz profesional zein zaleentzat. Enpresak beste kirol batzuetarako analisi espezializatuak merkaturatzeko intentzioa du epe laburrera.

Listu-lagin bat nahikoa da analisi genetikoa burutzeko “kirolarien errendimenduan iraultza ekarri dezakena”, Adrián Odriozolak azaltzen duenez, Euskal Herriko Unibertsitatearen genetikako irakaslea eta BIC Gipuzkoaren laguntzarekin lidertzen dagoen enpresa proiektuaren sustatzailea.

Kirolaren genetika zientzia gaztea da, baina kirol errendimentuarekin erlazionaturiko 200 gene gutxienez identifikatu dira dagoeneko. Ikerketa genetikoaren alor honek eskaintzen dituen aukerek aurrerapen handia irudika dezakete edozein kirol mota edozein mailatara praktikatzen duten pertsona guztientzat.

K-DNA Runner eta K-DNA Cyclist-en kasuan, analisia “bai zaletuak diren lasterkariarentzat bai elite-kirolariarentzat erabilgarritasunera fokuratuta dago, bere osasunerako eta kirol errendimendurako interesgarriak diren 70 ezaugarri genetiko analizatzen dituelako”, adierazten du Adrián Odriozolak. Prozesua kirolariaren listu lagin bat jasotzean hasten da, eta konfidentzialtasuna eta kirol praktikarekin harremanetan dagoen genetika informaziorako sarbidera soilik bermatzen duten baldintzekin KirolDNA-ko laborategietara bidaltzen da.

Analisien emaitzek lasterkariari bere kirol aktibitateari erlazionaturiko ezaugarri zehatzak aldatzen dituen ala ez erabakitzea baimenduko diote, bere ezaugarri pertsonalei estuago lotzen zaizkion estrategiak planteatuz: entrenamendu mota ezberdinen artean erabaki eta planifikatzea, “puntu indartsuak” landuz errendimendua hobetuz, eta “puntu ahulak” gutxiagotzeko neurriak hartuz, lesio zehatzak prebenitzeko eta hauen errekuperazioa hobetzeko pautak sartuz, nekeari aurre egin, errekuperazioa denborak gutxitu, etab.

Analisi genetikoak KirolDNA-ren eta eta Euskadiko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Sport Genomics ikerketa taldearen arteko kozuzendaritza zientifikoan garatzen dira, I+G elkarreragile proiektu ezberdinen bidez.

“I+G elkarreragilea analisi genetikoak erabiltzailearen esperientzian, bere analisi genetikoen eguneratze jarraia eta hobekuntzaz etekina ateratzen diona, eta azken ikerketetan oinarritzen den momentuoro eguneratu daitezen ahalbidetzen duen kontzeptu berritzaile bat da”, adierazten du Adrián Odriozolak.

KirolDNA

KirolDNA enpresa, Euskadiko Unibertsitatetik ateratako spin-off-a, bere aktibitatea 2016ko otsailean hasi du BIC Gipuzkoa-Entreprenari Programa eta Txekintek-Ekintzaile-ren bidez eskuratutako laguntzei esker. “BIC Gipuzkoaren laguntza eta akonpainamendua erabakigarriak izan dira gure enpresaren garapena bultzatzeko denbora-tarte hain motzean”, Adrián Odriozolak aitortzen duenez.

Kirolari egokitutako soluzio bioteknologikoak hartzeko ideia proiektuko berezko bultzatzailearengandik, Adrian Odriozolarengandik, sortuzen bere hiru pasioak konbinatzerakoan: genetika, elikadura eta kirola. Soluzio bioteknologikoen laguntzarekin kirolaren aurrerapen bilaketa hazkunde handia izango duen jarduera izango da datozen urteetan. Gaur egun munduan 100 enpresa baino gehiago alor honetan lan egiten ari dira, baina KirolDNA da markagailu genetiko kopuru handiagoa analizatzen duen enpresa, bere sustatzaileak dioenaren arabera. Gainera, bere produktu zein ikerketen garapen jarraia begiesten du, eta bere produktuekin lan egiten duten kirolaren profesionalei genetikari buruzko hezkuntza zehatza eskeintzen die.

KirolDNA gaur egun, beste kirol modalitate batzuetarako analisi espezializatuetako beste kit batzuk garatzen ari da. Paraleloki, bere sare komertzialaren hazkunde azkarra sustatzen ari da, osasun eta kirol profesionalei lotuta, aurrez kirol-genetiko analisien interpretazioan hezituak direnak.

Enpresa duela gutxi 2.en Manuel Laborde Werlinden Sariarekin saritua izan da, UPV/EHU Euskadiko Unibertsitatearen inguruneko oinarri teknologikoaz duten enpresa-ekimen berritzaileen aitorpena. Sari hau Entreprenari programaren barruan dago, BIC Gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak zuzendua. Ekimen honen helburua ekintzaileen aholkua eta laguntza eskeintzea da UPV/EHUko Gipuzkoako kanpusean enpresa berritzaileen sorrera sustatzeko asmoz.

BIC Gipuzkoa

KirolDNA BIC Gipuzkoako bioinkubadoran kokatzen da, bioteknologia, bioingenieritza eta osasun alorretan enpresa proiketu berriak sustatzeko garrantzizko aktibitatea garatzen hari dena. Orain arte, sektore honetan 30 enpresa proiektu baino geihagoren garapenean lagundu du.

Bic Gipuzkoa, Gipuzkoako Aldundiak eta SPRIk partekaturikoa, 1993 urtetik berrikuntza edo oinarri teknologikodun enpresen sorkuntza prozesuan erraztaile modura lan egiten du, Gipuzkoan ekintzailetza kulturaren laguntza eta sustatzen prozesuan agente aktiboa izanik.

BIC Gipuzkoaren babesarekin abiarazitako enpresa proiektuen %80k martxan jarraitzen du gaur egun
VRMIND-Nesplorak, nahasmendu neurologikoak diagnostikatzeko errealitate birtualeko proiektuak, 1,4 milioi euro jaso ditu