Lehen aldiz bildu da UPV/EHUn Entreprenari programako Aholkularitza Kontseilu eratu berria

Lurraldeko enpresa-ehunarekin ditugun harremanak areagotzea da elkarraldiaren helburua, Teknologiaren Transferentzia bultzatzeko Gipuzkoako Campuseko estrategien emaitzetan eragin handiagoa lortzeko.

Gaur goizean bildu da ENTREPRENARI programako Aholkularitza Kontseilua. UPV/EHUk (Gipuzkoako Campusa) eta Bic Gipuzkoak garatu eta kudeatzen duten proiektua da, helburu duena Gipuzkoako Campusean ekintzaileak sustatu, aholkatu eta babestea, baita enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikokoak sortzea ere. Campuseko errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru diputatu Ainhoa Aizpuru izan dira bileran buru, eta bertan Gipuzkoako Campuseko Garapeneko eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Fernando Tapiak ere parte hartu du.

 

Prentsa oharra

Ibilgailu industrialetarako lehenbiziko KERS komertziala Gipuzkoan estreinatu da
“Made in Gipuzkoa” teknologia kirurgikoak, minbiziaren aurkako farmakoak eta alergiak atzemateko testak sustatzen.