“Lehiatzeko, arriskuak onartu behar ditugu”

Daniel Brett, Countercraft-eko Salmenta eta Marketing zuzendaria

“Lehiatzeko, arriskuak onartu behar ditugu”

Countercraft-en historia 2015ean hasi zen David Barroso-ren ideia batetatik, enpresaren hiru bazkide sortzaileetako batena. Lagunak ziren, bakoitza bere lanarekin, eta asteburuetan elkartzen hasi ziren kontraadimen-teknologietan oinarritutako segurtasun-informatiko proiektua sortzeko ideiarekin. Hainbat asteren ondoren, bere lanak uztea eta Countercraft sortzea erabaki zuten, BIC Gipuzkoaren eta Txekintek-Ekintzaile programaren euskarriarekin. Urte bat geroago enpresak sari garrantzitsuak eta errekonozimenduak jaso ditu ingurune ekintzailearengandik: berrienak, Toribio Echevarria Saria eta Euskadiko XXI Ekintzaile Saria. Orain, Countercraft-ek Europear merkatuan bere produktuaren irteerarekin loturiko urte erabakigarriari aurre egiteko prestatzen ari da.

Zuen enpresak izan duen garapen azkarrak atentzioa deitzen du… Zeren ondorio da?

Mugitzen garen ingurunean eskala globalean operatzen duten zibersegurtasuneko enpresekin ez goaz bizkor, astiro goaz. Teknologiko, personal eta ekonomiko errekurtso handiak dituzten enpresekin aurkitzen gara, beraz gure alternativa bakarra abiadura azkarrean mugitzean datza merkatal-borroka ez galtzeko. Konpetentziak aurretik eraman ez gaitzan bizkortasun handiarekin mugitzera behartuta gaude. Erritmo azeleraturako bilakaera honetan gure esperientziak, kontaktuek eta gure aurreko lanetan proiektaturiko konfiantzak laguntzen gaitu.

Zenbat lagundu die BIC Gipuzkoak eta laguntza-programa ezberdinek zuen bilakaeran?

Gu BIC-era gure proiektuarekin eta gure ideiarekin iritsi ginen, baina gurea bezalako ekimenak abiarazteko zeuden laguntzei buruz ezer jakin gabe. Garatu nahi genuen proiektua zuen dokumentazioa aurkeztu genuen eta Txekintek-Ekintzaile laguntza programaren esparruan onartua izan zen. Atentzio gehien sortu ziguna prozesuaren azkartasuna eta sinplizidadea izan zen. Guretzako momento horretan oso garrantzitsuak izan ziren 30.000 euro jaso genituen merkatuaren prospekzio bidai ugari ahalbidetuz proiektua konfiguratzen bukatzeko asmoz. Guretzat laguntza hau funtsezkoa izan da enpresaren lehen fasea bultzatzeko.


Nola bururatu zitzaizuen zibersegurtasun-konponbideak planteatzeko iruzur tekniketara jotzea?

Ideia David-ena izan zen, finantza-erakundeetarako segurtasun informatikoko proiektuetan eta arlo teknologikoko beste enpresa ekimenetan esperientzia zuena jadanik. Baina hain garrantzitsua izan zen ideia zein unea eta merkatuaren abagunearekin asmatzea. Eta David-ek hura berehala ikusten jakin zuen.

Non dago zuen lehiakortasunerako abantaila, ideia “kopiatzea erraza” dirudielako, ezta?

Ez dut kopiatzea erraza denik uste. Gure produktua enpresa handietarako diseinatuta dago eta pertsonalizazioaren aukera itzelak eskaintzen ditu. Enpresa handiek berezko eta bere behar zehatzei egokitutako zerbait nahi dute. Gure soluzioa teknologiagatik eta operatibitateagatik bereizten da. Baita Europako enpresa izateagatik. Gobernuekin eta segurtasun-indarrekin lan egiten ari gara bereziki, eraso informatikoekin oso sentiberak diren erabiltzaileak.

Nortzuk dira zuen lehiakideak?

Lehiakideak funtsean Estatu Batuetako eta Israelgoak dira, baina gure proiektua, lehen esan dudan bezala, europearra izanda, merkatuan interes asko sortzen ari da. Horregatik, 2017an Europar Batasunean eta Ekialde Ertainarean indarrarekin sartu nahi dugu. Gune hauetan sendoak izan nahi dugu eta hauetan arrakastak lortu beste merkatu batzuetarako hedapen-prozesu zabalagoan pentsatu baino lehen.

Norentzat lan egiten duzue? Nola da zuen bezero tipoa?

Gure produktuaren gauzarik onena sektore guztiei aplikatzeko modukoa dela da eta interes- erakusgarriak jaso ditugu finantzetako, energiako, aseguruetako, azpiegitura-enpresetako, gobernuen… munduetatik Azkenean, enpresa-jarduera guztiak du babesteko funtsezko alderdiren bat, beste enpresa lehiakideen aurkako bere lehiatzeko abantaila delako.

Zer egiten da kanpotar bat antzematen denean?

Bezeroa da zer egin behar den erabakitzen duena. Guretzat garrantzitsua da norbaitek segurtasun sistemak saltatu dituela eta barruan dagoela jakitea. Une horretan, kanpotar hori bota dezakezu edo, guk egiten dugun bezala, bere portaera ikusi eta ikertu dezakezu. Gure apeuengatik mugitzen ari bada, inongo arriskurik ez dago, eta bitartean bere mugimenduetatik ikasi dezakegu eta mehatxuaren maila balioetsi. Eta prozesu honetako azken pausoa manipulazioa izango litzateke, kanpotarrari informazio faltsua eskeiniz, ikusten ari dena kontrolatuz.

Zibererasotzaileak engainatzen errazak dira?

Askotan norbait bere sistemetan sartu dela susmoa duten bezeroek deitzen digute. Eta aurkariak geroz eta prestatuago daudela ikusten ari gara. Intrusioa antzematea nahiko erraza da, baina nola egiten duten lan ikustea oso zaila da. Eta maila ezberdinetako aurkariekin aurkitzen gara: esperimentatzen ari diren mutiko batzuengatik, antolaturiko krimeneraino edo benetako ziberarmadak dituzten herrialdeetaraino.

Sariak eta errekonozimenduak biltzen ari zarete… Duela gutxi Countercraft-ek milioi bat euroko finantzaketa altxatu du Zeintzuk dira zuen berehalako erronkak?

Orain arte enpresaren negozio modeloa garatu dugu, prototipo bat sortu dugu eta kontraste esperientzia batzuk egin ditugu lehen bezeroekin. Orain merkatuan saldu daitekeen teknologiako produktu bat garatzera pasako gara. Gaurko finantzaketa-erronda produktu hori 2017ko urtarrilean merkaturatzeko balioko du eta hortik aurrera, merkatuan handinahi modu batean gure hazkundeari ekingo diogu. Guk start-up bitarra garela pentsatzen dugu, hots, gauzak oso ondo edo oso gaizki joango zaizkigu. Baina arriskuak onartu behar ditugu lehiatu ahal izateko.


Eta merkatuan hazteko prozesu horretan, negozioaren zer aukera begiesten dituzue?

Nuestro negocio nos exige duplicar las ventas cada año… Por el momento, el próximo año queremos comercializar nuestro producto e ir entrando en nuevos mercados.
Oraintxe bertan enpresanzortzi pertsonek lan egiten dugu, eta 12 pertsonetara haztea espero dugu datozen hilabeteetan, nahiz eta enpresak behar dituen profesionaletako profila aurkitzeko zailtasunak izan. Bost urtetarako gure aurreikuspenak 150 bezero izateagatik, 10 milioi euro baino gehiago fakturatzeagatik eta errentagarriak izateagatik pasatzen dira. Gure negozioak urtero salmetak bikoiztea deskatzen du…Oraingoz, gure produktua merkaturatu nahi dugu eta merkatu berrietan sartzen joan.

BIC Gipuzkoak bioosasun-eremurako prestakuntza-programa espezializatua abiarazten du
“Bihozberago egiten gaituen automatizazio-teknologiagatik apustu egin dugu”