Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik Tandem eraikineko gure instalazioak bisitatu ditu Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Euskadiko BICekin biltzeko.
Bileran izan dira, halaber, Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria; eta BICetako ordezkariak: BIC Arabako David Montero, BEAZeko Olatz Goitia, BIC Ezkerraldeko Joseba Goikouria eta BIC Gipuzkoako Marisa Arriola.
Bileran, Jauregi sailburuak bertatik bertara ezagutu du egiten dugun lana. BIC-ak “pertsona eta enpresa ekintzaileak bultzatzen ditugu, arrakasta lor dezaten, baita Euskadiren aurrerabidearen motor bihur daitezen ere”. Gainera, gure bi enpresa ezagutzeko aukera izan du: Multiverse Computing eta Deneb Medical.