Data: Irailak 24
Ordutegia: 09:00-12:00
Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 – 20018 Donostia-San Sebastián
Ingimob programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan garatu da. Honen xedea, Gipuzkoa, eta Euskadi bere osotasunean, nazioarte mailan mugikortasun elektrikoa eta energia metaketan erreferente bihurtzea da. Aldundiko apustu honen barruan, INGIMOB programaren helburua Mugikortasun elektrikoaren inguruan biltzen den Gipuzkoako enpresa sarea sendotu, startup eta dibetsifikazio proiektuen bitartez sektore honekin lotuta egitasmo berriak identifikatu eta sustatzea da
Xede honekin, Gipuzkoako Bazkundea eta BIC Gipuzkoa erakundeek barne ekintzailetza eta dibertsifikazio sektoriala bultzatzeko jardunaldi bat antolatu dute.
Ibilgailu elektrikoarekin erlazioa duten beren esperientziak ezagutzera emango dituzte eta sektorearen inguruko informazio eta aukerak aurkeztuko dituzte.
Halaber, INGIMOB programaren emaitzak eta aurrerantzean edukiko duen bilakaera ezagutzera emango dute.
Jardunaldia doakoa da eta lekua mugatua. Izen emateak enpresaren profilaren arabera balioztatuko dira, profil industriala duten enpresak lehenetsiz. (Aforoa beteko balitz, soilik enpresa bakoitzeko partaide bakarrak parte hartu ahal izango luke).