Gipuzkoako Bazkundea eta BIC Gipuzkoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker jardunaldi hau antolatzen dute. Bertan, mugikortasun elektrikorako transizioak, enpresek ekintzailetzan eta dibertsifikazio sektorialean duten potentziala baliatuz, zer nolako aukera berriak ekarriko dituen aztertuko dugu. Enpresek, StartUp-ek eta Teknologia-zentroek bere esperientzia eta INGIMOB programan lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte. Ibilgailu elektrikoaren eremuan kokatzen diren Gipuzkoako Teknologia-zentroek bere esperientzia partekatu eta sektoreari buruzko informazioa eta aukerak azalduko dituzte.
Gipuzkoa eta Euskadi nazioarte mailan mugikortasun elektrikoa eta energia metaketan erreferente bihurtzea du helburu Gipuzkoako Foru Aldundiko MUBIL estrategiak.
INGIMOB programaren helburua, Gipuzkoako enpresa-sarea, startup berriak edo enpresen dibertsifikazio proiektuen bitartez, mugukortasun elektrikoaren (ibilgailu elektrikoa) sektorean proiektu berriak identifikatu eta sustatzea da.
Jardunaldia doakoa da, eserlekuak mugatuak dira eta COVID-19 aren inguruko segurtasun neurriak ezarriko dira. Izen-emateak etorriko den enpresaren profilaren egokitasunaren araberakoa izango da. Enpresa Industrialek lehentasuna izango dute (Aforoa beteko balitz, enpresa bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da).
Data: urriak 8
Ordutegia: 9:00-11:20
Iraupena: 2’20 ordu
Lekua: Gipuzkoa Bazkundea – Tolosa Etorbidea 75 – 20018 Donostia-San Sebastián
Egitaraua
09:00 Jardunaldiaren aurkezpena.
Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoetako diputatua
09:10 Ibilgailu elektrikoaren egoera.
Jesús Fernández del Carmen, Fagor Ederlaneko garapen korporatiboa eta Eraldaketa digitalerako zuzendaria
09:30 Barne-ekintzailetza: Beharra ala aukera.
Iñaki Azpiazu Galdiz, HUB Advisory Partners-eko zuzendari bazkidea
09:50 Aukera eta errealitatearen artean: Robtrusion.
Iván Sáenz Domínguez, Irurena barruan Robtrusion proiektuaren sustatzaile nagusia
10:10 Ingimob Programa.
Ainhoa Unamuno, BIC Gipuzkoako proiektu zuzendaria
10:20 Ingimob programan parte hartu duten enpresen esperientzia
Diego Badiola, Algoneko zuzendari nagusia
Maite Acha, Tornillería Aras-eko Administrazio eta komertzial zuzendaria
Amalia García, Mausako Zuzendari Nagusia
Silam
10:40 Mahai-ingurua
Jon Gurrutxaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko berrikuntza eta nazioartekotza zuzendaria
Alfonso Aguirre, Gipuzkoako Bazkundeko Mugikortasun elektrikoko arduraduna
Oscar Miguel, Cidetec Energy Storageko Zuzendaria
Jesús Mª Iriondo, Masermic-eko zuzendari nagusia eta CEO
Kepa Mendikute, Solaris Ibéricako zuzendari nagusia
11:10 Ekitaldiaren amaiera.
Ane Insausti, Mubileko zuzendari nagusia
Informazioa – 943 000 295 – avaqueriza@camaragipzkoa.com