BIC Gipuzkoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, “Nola azkartu sektore publikoari saltzeko prozesuak? Gako praktiko batzuk” jardunaldian parte hartzera gobidatzen zaitu.
Erosle publikoaren motibazio nagusiak eta horiek enpresen estrategia komertziala nola garatu behar duten azalduko dira. Funtsezko alderdiak landuko dira: egutegi politikoa, kontratazio publikoari eragiten dion arau-esparrua, lizitazioei buruzko informazioa eskuratzeko bideak, lizitazio-prozesu baten gako nagusiak eta baldintza-agiri bat interpretatzeko eta behar bezala erantzuteko antolatzeko modua, Berrikuntzaren Erosketa Publikoa ere jorratuko da, erakunde publikoen eta enpresa berritzaileen arteko harremanetarako bide berezi gisa.
HIZLARIA:
Diego Moñux, kontratazio publikoan eta berrikuntzaren erosketa publikoan aditua.
DATA: Osteguna, 2020ko maiatzaren 21ean
LEKUA: Online (ZOOM)
ORDUA: 12:00etatik – 13:30etara
DOAKO JARDUNALDIA
Saioa amaitzean, hizlariak bertaratutakoen galderak erantzungo ditu.
Izena eman erregistro bidez eta jardunaldian sartzeko esteka bidaliko dizugu.