Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Gipuzkoan

Eguna: 2022ko maiatzaren 4an

Ordua: 9:30etatik 12:30etara

Lekua: BIC GIPUZKOA, Gipuzkoako Cientifiko Teknologiko Parkea – Miramon Pasalekua, 170 – (Donostia)

Jardunaldiaren helburuak

  • Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
  • Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
  • Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
  • Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.

Publiko hartzailea

  • Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak.

Egitaraua

09:30 – Ongietorria eta jardunaldiaren sarrera
Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria.

09:40 –  Hitzaldia: “Gero eta zalantzazkoagoa den mundu batean aukera berriak bilatzea; berritu edo hil”
Iñaki Azpiazu – Hub Advisory-ko bazkide

10:25 – Barne-ekintzailetzaren arrakasta-kasuak
Mahai-ingurua SAMMIC, TERNUA Group eta DANOBAT, S.Coop. enpresekin, barne-ekintzailetzako esperientzien arrakastaren gakoak aztertzeko.
Jon Markina, SAMMIC-eko koordinatzaile orokorra eta Janby-ko CEO.
Jokin Umerez, TENUA Group-eko zuzendari orokorra.
Xabier Alzaga, DANOBAT, S Coop.-eko zuzenari orokorra.

11:00 – Barnekintzaile programa berriaren aurkezpena
Imanol Cuétara, SPRIren Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoko arduraduna.

11:25 – Jardunaldiaren itxiera eta ondorioak

11:30 – Kafea eta networking-a

Pablo Fernández Echeverría, Polimerbio enpresa bioteknologikoaren CEO berria
Enpresa eta Ekimen Berriak sustatzeko Toribio Echevarria sarien berria ireki da