ScrapAd, estatuko lehenengo Marketplace a, B Corp ziurtagiria lortu duena

Aitzindariak, plataforma teknologiko baten bitartez, material birziklatuen salerosketak burutzen.

ScrapAd ek B Corp ziurtagiria lortu du, dokumentu honek enpresak ingurumenarekiko daukan konzientzia eta konzientzia soziala erakusten digu. Baita, transparentzia eta erantzukizun enpresarialean daukaten jardun ona. 

“Oso harro gaude lortutakoarekin, ziurtagiri honekin gure erantzukizun helburua sendotu egin da. Industria sektorean ekonomia zirkularra bultzatzeko plataforma bat eskaintzeaz gain, sektore honetan lanean ari diren langileei lana errazteko bidean jarraitzea da gure asmoa” dio Samuel Ruiz de Lorenzok, CEO eta ScrapAd en sortzaileak.

Sandra Montes Pérez, COO eta ScrapAd en sortzaileak eskainitako hitzetan “Ingurunearekiko eta pertsonekiko errespetua gure enpresako DNA an daramagu. Gaur egun, 1000 usuario ditugu izena emanda gure plataforman, 71 herrialde desberdinetakoak eta iragarritako materialen bolumena 1.100M€ tan. Adibide batean adierazteko, momentu honetan daukagun material guztia salerosi eta birziklatuko balitzateke, urte guztian milioi bat auto mugimenduan edukitzeak suposatzen duen CO2 gastuaren baliokidea aurreztuko genuke”.

B Corp ziurtagiri honek, empresa guztiko kudeaketa jarduera neurtzen du eta 5 alor desberdinetan zentratzen da: Gobernantza, Langileria, Komunitatea, Ingurumena eta Bezeroak. Ziurtagiri hau lortzeko, beharrezkoa da ebaluzio desberdinak tartekatzen dituen prozesu batean murgiltzea non enpresak praktika onen ebidentziak erakutsi behar dituen eta bere estatutuetan konpromisu legal eta asmo soziala isladatu behar dituen. 

Munduko beste 4000 enpresen B Corp komunitateko parte da ScrapAd. B Corp komunitatea ekonomia europarraren islada da, non tamaina eta industria desberdinetako enpresak dauden. Komunitate honek marka ezagun asko biltzen ditu, horietatik batzuk: Patagonia, Alpro, Camper, Triodos Bank, Alessi, Ecoalf eta Innocent.

ScrapAd

ScrapAd plataforma, segurua eta fidagarria da edozein motatako material birziklagarrien salerosketarako. Enpresa orain dela 2 urte sortu zen, BIC GIPUZKOAren laguntzarekin, SPRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Ekintzaile/Txekintek programaren esparruan, material hondakinen salerosketa bezalako “merkatu tradizional, lokal eta ia digitalizatu gabea” goitik behera aldatzeko. Hortik, “leiho bat ireki mundura, hondakin guztiei helmuga egoki bat emateko” ekonomia zirkularra sustatuz.

Material birziklagarrien salerosketa bermatzen duen Marketplace hau, puntako teknologiarekin burututako plataforma batean zentratuta dago. Hemen, erabiltzaileei transakzioak burutzeko babestutako ingurune bat eskaintzen zaie, non berifikazio desberdinen bitartez salerosketa profesional eta seguru bat aurkitu dezaketen, material birziklagarrien salerosketak errazago burutzeko.

Gainera, plataformak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu (ordainketak, garraio gastuak, berifikazioak, etab.) denbora optimizatzeko eta trantsakzioak errazago emateko, erabiltzaileei egokitutako plataforma digital honi esker.

www.scrapad.com

 

MUBIL Mobility Awards 2022ko edizioak baditu irabazleak: Green Eel eta Nemi Mobility Solutions
Gipuzkoako industria mugikortasun elektrikoan aktibo