Teknologia jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren zerbitzura

Ezagutu kirolaren industrian teknologia aplikatzeko aukerak

Jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren sektorekoa bazara eta teknologia berriak sektorea nola eraldatzen ari diren jakin nahi baduzu, jardunaldi hau zuretzat da! Ezagutu gurekin teknologia berriek nola sor ditzaketen enpresa-aukera berriak hainbat kirol-esparrutan. Eibarko Udalak, BIC Gipuzkoarekin lankidetzan, antolatutako jardunaldia da.

Jardunaldi honetan aurkituko duzun guztia:

Bi mahai-inguru izango ditugu, kirol-arloko enpresa teknologikoetako ordezkari eta adituek osatutakoak. Teknologia digitalen eginkizuna eta aukerak bezalako gaiak eztabaidatuko ditugu, osasuna, elikadura eta material berriak kirolean. Horrez gain, Carles Murillok, Sociedad Española de Economía del Deporte elkarteko presidenteak, hitzaldia emango du. Jardunaldia amaitzean, networkinga egiteko aukera izango da enpresekin, startupekin, ekintzaileekin, I+G+Bko eragileekin, kirol-erakunde eta -eragileekin eta kirol-ekosistemako inbertsio-eragileekin.

EGUNA: apilirak 27
LEKUA: Tekniker Eraikina –  Iñaki Goenaga, 5  (Eibar)
ORDUA: 9:30etatik – 13:30etara
Egitaraua eta izen ematea

 

JARDUNALDIA: CDTIren I+G+b, berrikuntza eta enpresa-ekintzailetza sustatzeko laguntzak
Martxan da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria Sarien 33. Edizioa