UPTEK, fabrikazio aurreratu eta digitalerako StartUP-en elkarte berria

UPTEK, fabrikazio aurreratu eta digitalerako oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en Espainiako Elkartea, joan den uztailaren 17an sortu zen industria aurreratu eta digitalerako produktuak eta zerbitzuak sortzera bideratuta dauden empresa berriak eta oinarri teknokogikokoak ordezkatzeko eta taldekatzeko.

UPTEK, AFM Clusterrearen ekimen berria da, Espainian fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren interesak ordezkatzen dituen erakundea. AFM Clusterra, bost industria-elkartek osatua, 500 enpresa baino gehiago biltzen ditu, 16.500 pertsona baino gehiagori lana ematen dietenak eta 3.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dutenak.

Elkarte berria, oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en lehiakortasunari eragiten dioten esparru guztietan garapena sustatzeko eta AFM Cluster barruan ordezkatutako gainerako industriekin sinergiak eta topaketak abian jartzeko helburuarekin sortu da. Hauek makina-erreminta, fabrikazio gehigarria eta 3D, mekanizazioa eta eraldaketa metalmekanikoa, esku-erreminta eta industria-hornidura industriekin dira.

UPTEK-en bazkide sortzaileen artean, AFM-az gain, Codesyntax, Danobatgroup, Diversius, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Ibarmia, Innovae, Irisbond, Juaristi, Loire Gestamp, Skootik, Vixion eta Wimbitek enpresak daude. Elkartea, bere diseinua eta sorkuntzarako UP! Euskadiren laguntza izan du, BIC Gipuzkoaren bitartez, eta industria aurreratuarentzako eta digitalerako produktuak edo aplikazioak garatzen dituzten oinarri teknologiko eta startup guztientzat irekita dago, edozein unetan, UPTEKri atxikitzea eska dezaketenak.

UPTEK enpresaren kudeaketa AFMeko talde profesionalean oinarritzen da, bere kideen arteko lankidetza eta kontaktua sustatzeaz gainera, nazioarteatzea, teknologia, komunikazio eta pertsonen arloak barne hartzen dituena, eta bere egoitza Gipuzkoako Parke Zientifikoan kokatzen dena.

Elkarte berriak talentu berriaz eta ideia berritzailetaz baliatzeko kanal bat eskeiniko die AFM Clusterreko enpresa guztiei eta ekintzailetzaren mundura hurbiltzeko aukera emango die, digitalizazio industrialarekin lotutako negozio eta dibertsifikazio lerro berriak lortzeko. Oinarri teknologikoko enpresek, gainera, enpresa industrial aurreratuekin erlazionatu, ezagutu eta elkarreraginean jardun ahal izango dute, bere produktu eta zerbitzuak eskaini, garatu eta moldatu ahal izateko.

 

Surphase eta Ekolber enpresek lortu dituzte Ekintzailetza Berritzailearen Toribio Echevarria Sariak
Mugikortasun elektrikoa: Barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa ibilgailu elektrikorako bidean