Europako ekitaldi bioteknologiko garrantzitsuena da
BIC Gipuzkoak sustatutako zazpi enpresa bioteknologikok hartzen dute parte BioSpain 2016 ekitaldian
Donostia, 2016ko irailaren 27a.- BIC Gipuzkoak babestutako Microliquid, VIVEbioTECH, VITIA, Biobide, Deneb Medical, SomaProbes eta i-LINE Microsystems enpresek parte-hartze zabala izango dute aste honetan egingo den BioSpain 2016 ekitaldian. Bertan, Europako industria bioteknologikoaren ordezkari garrantzitsuak bilduko dira. Kasu honetan, gainera, Ameriketako Estatu Batuak herrialde gonbidatua izanda, Ipar Amerikako hainbat estatutako komunitate zientifikoko eta enpresa-arloko kide garrantzitsuek hartuko dute parte bertan. Hiru egunez, hitzordu honetan parte hartzen duten enpresek elkarlanerako eta itunak sinatzeko aukerak bilatu ahal izango dituzte.
BioSpainek, irailaren 28tik 30era, Bilbon, sektorearen azken aurrerapenak ikusteko azoka komertziala antolatuko du. Partnering-ekitaldi honek bertan parte hartzen duten enpresen eta sektore bioteknologikoko agente nagusien arteko lankidetza sustatzeko balioko du; gainera, inbertitzaileen foro bat, prestakuntza- eta enplegu-espazio bat, eta kongresu zientifiko bat aurkituko ditugu bertan.
BioBasque euskal pabilioiak Euskadiko sektore bioteknologikoko 30 agente baino gehiago bilduko ditu. Horien artean egingo dira Euskadiko (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba) Tecnalia, IK4, CIC biomaGUNE edo UPV/EHU BICak . Aipatutakoekin batera, BIC Gipuzkoak sustatutako Microliquid, VIVEbioTECH, VITIA eta Biobide enpresak egongo dira. Gainera, i-LINE Microsystemsek –BIC Gipuzkoaren babesarekin 2007an sortutako enpresa–, arrakasta izan duen kasu gisa, Biobasque/SPRIk antolatutako gailu medikoei buruzko saioan hartuko du parte. Eta BIC Gipuzkoaren bioinkubagailuan kokatutako beste bi enpresek –Deneb Medical eta SomaProbes– inbertsioa, akordio komertzialak eta lankidetza-proiektuak bilatzeko helburuarekin, ekitaldi barruko hainbat jardueratan hartuko dute parte.
- VIVEbioTECH bektore biralen ingeniaritza bat da, eta gizakien artean entsegu klinikoak burutzeko terapia genikoko produktuak fabrikatzen ditu.
- Microliquid enpresak ikerketan eta industrian analisiak eta diagnostikoak egiteko mikrofluido-produktuak garatzen eta fabrikatzen ditu. Gainera, jarduera neuronala neurtzeko eta, aldi berean, medikamentuak lokalki emateko neurona-zundak garatu ditu.
- VITIA enpresak kirol-errendimendua hobetzeko eta errehabilitatzeko sistemak eskaintzen ditu.
- Biobide enpesaren jarduera medikamentu berri potentzialak era masiboan frogatzera bideratua dago. Horretarako, zebra-arraina erabiltzen du animalia-eredu gisa.
- Deneb Medical start-up enpresak laser teknologian oinarritutako sistema kirurgiko ez oso inbaditzaileak garatzera bideratutako soluzio mediko disruptiboak lantzen ditu.
- Somaprobes enpresa teknologikoaren jarduera nagusia honako hau da: infekzio-gaixotasunei eta minbiziari lotutako nukleasa espezifikoen aurrean –erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez atzematen dira– aktibatzen diren molekula-zundak garatzen dituzte.
- iLine Microsystems enpresak hemostasiaren arlo klinikorako Point of Care diagnostiko medikoko gailu berritzaileak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, mikrofluidikan eta Lab-on-a-Chip kontzeptu iraultzailean oinarritutako haren teknologiaren abantailak aplikatuz. Hauek biak konpainiaren jabetza teknologikoaren barne daude.
Bioteknologiaren sektoreak Euskadin 71 enpresa teknologiko ditu eta 20 erakunde ikertzaile (unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zentro teknologikoak eta ospitaleak) baino gehiago. Sektore honek –estrategikoa eta euskal ekonomian gero eta garrantzitsuagoa–, gaur egun, 2.000 langile baino gehiago ditu, eta urtean 300 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu. Halaber, espezializazio adimendunaren estrategian –RIS3– Eusko Jaurlaritzaren esparru nagusietako bat da.
BIC Gipuzkoa
BIC Gipuzkoa lan handia egiten ari da bioteknologiaren, bioingeniaritzaren eta osasunaren esparruetan enpresa-proiektu berriak sustatzeko. Horrela, babesa eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu prozesu osoan zehar, ideia edukitzen dutenetik merkatura iritsi arte. Orain arte, sektore honetan 30 enpresa-proiektu baino gehiago garatzen lagundu du.
Gipuzkoako Foru Aldundia eta SPRI partaide diren Bic Gipuzkoak 1993. urteaz geroztik lanean dihardu, enpresa berritzaileak edo oinarri teknologikoko enpresak sortzeko prozesuan laguntzen. Hortaz, Gipuzkoako kultura ekintzailea babesteko eta sustatzeko prozesuan agente aktiboa da.